| |
|
|
|
|
|
Datorren maiatzaren 20an Iñaki Beitiaren Mendi Martxa
Datorren maiatzaren 20an Iñaki Beitiaren martxa izango da.
Web gunean lanean ari gara. Datozen egunetan izango duzue informazio guztia eguneratuta.
Bitartean, barkatu eragozpenak
Antolakuntza
|
|
|
|
|
|
Ongi etorri Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxara
Lehenik eta behin ongi etorri Iñaki Beitiaren Omenezko 15. Mendi-martxaren webgunera.
Datorren 2011ko maiatzaren 15ean (igandea) Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) ospatuko dugun ibilaldiaren nondik norakoak, arauak, gune interesgarriak eta helburuak topatuko dituzu gune berritu honetan, eta guztia Urretxu-Zumarragako laguna izan genuen Iñaki Beitia gogoratuz. Bisita gaitzazu, bai gune honetan, baita Urretxu-Zumarragako inguruak ezagutuz. Ibilbide bakarra izango duzu oraingoan, aurten antolatuko duguna, eta espero gustukoa izango duzula aurten ere.
Hona hemen aurreko ekitaldi guztien laburpena.
Edozein zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jar zaitezen animatzen zaitugu. Ongi etorria izango zara.
Antolatzaileok
|
|
Aurtengo edizioa
Antolakuntzak, -egutegiko beste ekintzekin talkarik egin ezean- maiatzeko azkenaurreko igandea mendi honetarako gordetzeko asmoa du. Iñaki Beitiak gugan utzi zuen oroimenak ibilaldi honetako antolakuntza bateratua egitea ahalbidetu du. Mendiko bizikletako martxa bat egin ondoren, 1996an zendua, bere oroimena pizturik mantentzeko bere izena daraman ekintza bat egitea otu zitzaigun. Ostadar M. T.-ko bazkide sortzailea, Urretxuko udaleko Herri Batasuneko zinegotzi eta euskararen karteraren arduraduna, Urretxu-Zumarragako Ikastolako irakaslea, bertsolari-eskolako irakaslea, gure herrietan edozein kirol- edo kultura-ekintzako partehartzaile eta laguntzailea, ... Iñaki denok maite genuen laguna izan zen.
Aurtengo edizioa izeneko atalean, mendi-ibilaldiaren deskribapena, kontrolen eta anoa-postuen kokapena, eta berrikuntzen berri izango duzu.
|
|
Fitxa teknikoa eta ibilbideak 2D eta 3D-tan kontsulta itzazu...
Prestatu dugun fitxa teknikoan, Google Maps eta Google Earth-en zerbitzuak erabiliz erakusgarri ditugun 2D eta 3D-tan egindako ibilbidea kontsulta ezazu. Panoramio argazkien zerbitzua ere eskuragarri izango duzu ibilbidean.
|
|
Mendi martxaren laguntzaileak
Hona hemen mendi martxaren laguntzaile eta kolaboratzaileak. Guztiei denei eskerrak eman nahi dizkiegu emandako laguntzarengatik.
|
|
Beitia mendi-martxan bada zer ikasi... (eta bisitatu)
... zeren eta mendi-martxa honek, bere ibilbideak eginez gero, Goierri Garaiko eta inguruko herrietako paraje, monumentu, megalito, kondaira, mito, eraikin eta interesgarriak diren gauza asko eta asko ezagutzeko aukera ematen dizu. Kontu hauek guztiak webgune honetan bildu ditugu bat ere gal ez dezazun.
Esteka honetan guztiak. 15ean etor zaitez eta ikusi itzazu!!!.
|
|
Entzun mendi martxaren abestia...
Entzun ezazu Iñaki Beitiaren omenez, Gorka Ojangurenek "Askoz gertuago" izenpean idatzitako abestia. Abestiaren letrak eta informazio gehiago esteka honetan eskuragarri dituzu.
Eta entzun Iñakik bere sorterria Aizpurutxori egindako trikitixa. Abestia eta letrak esteka honetan eskuragarri dituzu.
|
|
Bitakora kaiera... martxaren bloga
|
|
|
Agurra
Zumarraga-Urretxun ikusi nahi zaitugu, eta zuri gure mendiek erakusten duten ibilaldi ederra eskaini gainera. Zalantzarik baduzu, gurekin kontaktuan jarri behar baduzu hemen behar duzun informazioa aurkituko duzu. Gipuzkoako alderdi hau ezagut dezazun gonbidatzen zaitugu.
Mila esker eta mendian ikusi arte,
Antolatzaileok
2011ko apirilaren 3an
|
|
|
|
|
Iñaki Beitia ...
Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.
—Nerea Elustondo—
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Gaurko eguraldia |
 |
|
|
|
|
|
|