| |
|
|
|
Elastikoak banatzen hasi gara...
| Elastikoa |
|
© Beitia Martxa |
|
Banatu gabeko elastikoak jaso ondoren, Ostadar Mendi Taldearen egoitzan dituzue jasotzeko gaur, ekainaren 15etik aurrera. Ostadar Mendi Taldea Zumarragako Zelai-Arizti Kultur Etxean kokaturik dago, eta halako irekiera ordutegia du:
- Astearteetan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
- Ostegunetan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
- Ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Elastikoa eskuratu ahal izateko, mendi-ibilaldi egunean elastikoaren trukean eman genizuen txarteltxoa ekar dezazuen eskatuko dizuegu.
Eskerrik asko.
Antolakuntza.
|
|
Zuen elastikoa jaso ez duzuenontzako informazioa...
Joan den igandean hainbat partaidek ez zenuten zuen elastikoa (kamiseta) jaso. Hori dela eta, lehendabizi esan lasai egoteko zeren eta elastikoen eskari berria egin eta gero, ekainean zehar espero dugu zuoi elastikoa banatzea. Elastikoak ditugunean, bai prentsan bai webgunean, honen berri emango dizuegu. Izen-ematean zuen datuak jaso genituen (telefonoa edo email helbidea) eta berau erabiliz ere egingo dugu zuekin kontaktatzea.
Edozein beste zalantza izango bazenute, mesedez jarri kontaktuan gurekin beitia@beitia.org helbidean edo 659486878 edo 619418289 telefonoetan.
Barka itzazue sortutako eragozpenak, aurten izandako jende uholdeak ekarri duelako lagun batzuk elastikorik gabe geratzea-eta.
|
|
Parte-hartze handia XIV. edizioan.
Parte-hartze handia izaten ari da Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxako bi ibilbideetan. Bataz beste hauek dira datu-nagusiak: 287 lagunek hartu dute parte martxa luzean, 1.193 lagunek laburrean eta filazero moduan, 52 lagun aurkeztu dira. 1.480 mendizale inguru bi ibilbideen artean.
Bihartik aurrera, biharamuneko datuak izango ditugu webgune honetan bertan.
OHARRA: Hemen biharamuneko datuak.
OHARRA: Graduatutako betaurrekoak eta bastoi bat jaso genituen mugan. Jabeak direnak gurekin jar daitezela kontaktuan hauek jasotzeko.
|
|
BI-TARTEAN, Urretxu-Zumarragako merkatarien oparia...
BI-TARTEAN elkarteak, Urretxu-Zumarragako merkatariak biltzen dituenak, opari bana eskaini dizkie gaur mendi-martxan parte hartu duten mendizaleei... bizkar-zaku eder bana, azkeneko zigiluztatzea egitean.
|
|
Ongi etorri Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxara
Lehenik eta behin ongi etorri Iñaki Beitiaren Omenezko 14. Mendi-martxaren webgunera.
Datorren 2010eko maiatzaren 23an (igandea) Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) ospatuko dugun ibilaldiaren nondik norakoak, arauak, gune interesgarriak eta helburuak topatuko dituzu gune berritu honetan, eta guztia Urretxu-Zumarragako laguna izan genuen Iñaki Beitia gogoratuz. Bisita gaitzazu, bai gune honetan, baita Urretxu-Zumarragako inguruak ezagutuz. Bi ibilbide dituzu aukeran, laburra eta luzea, zure egoera fisikora egokituko direnak.
Hona hemen aurreko ekitaldi guztien laburpena.
Edozein zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jar zaitezen animatzen zaitugu. Ongi etorria izango zara.
Antolatzaileok
|
|
Aurtengo edizioa
Antolakuntzak, maiatzeko azkenaurreko igandea mendi honetarako gordetzeko asmoa du. Iñaki Beitiak gugan utzi zuen oroimenak ibilaldi honetako antolakuntza bateratua egitea ahalbidetu du. Mendiko bizikletako martxa bat egin ondoren, 1996an zendua, bere oroimena pizturik mantentzeko bere izena daraman ekintza bat egitea otu zitzaigun. Ostadar M. T.-ko bazkide sortzailea, Urretxuko udaleko Herri Batasuneko zinegotzi eta euskararen karteraren arduraduna, Urretxu-Zumarragako Ikastolako irakaslea, bertsolari-eskolako irakaslea, gure herrietan edozein kirol- edo kultura-ekintzako partehartzaile eta laguntzailea, ... Iñaki denok maite genuen laguna izan zen.
Aurtengo edizioa izeneko atalean, mendi-ibilaldiaren deskribapena, kontrolen eta anoa-postuen kokapena, eta berrikuntzen berri izango duzu.
|
|
Fitxa teknikoa eta ibilbideak 2D eta 3D-tan kontsulta itzazu...
| Izazpi Samiñotik ikusia; atzean Aralar Mendia |
|
|
|
Prestatu dugun fitxa teknikoan, Google Maps eta Google Earth-en zerbitzuak erabiliz erakusgarri ditugun 2D eta 3D-tan egindako ibilbideak kontsulta itzazu. Panoramio argazkien zerbitzua ere eskuragarri izango duzu bi ibilbideotan.
|
|
Mendi martxaren laguntzaileak
Hona hemen mendi martxaren laguntzaile eta kolaboratzaileak. Guztiei denei eskerrak eman nahi dizkiegu emandako laguntzarengatik.
|
|
Beitia mendi-martxan bada zer ikasi... (eta bisitatu)
... zeren eta mendi-martxa honek, bere ibilbideak eginez gero, Goierri Garaiko eta inguruko herrietako paraje, monumentu, megalito, kondaira, mito, eraikin eta interesgarriak diren gauza asko eta asko ezagutzeko aukera ematen dizu. Kontu hauek guztiak webgune honetan bildu ditugu bat ere gal ez dezazun.
Esteka honetan guztiak. 23an etor zaitez eta ikusi itzazu!!!.
|
|
Entzun mendi martxaren abestia...
Entzun ezazu Iñaki Beitiaren omenez, Gorka Ojangurenek "Askoz gertuago" izenpean idatzitako abestia. Abestiaren letrak eta informazio gehiago esteka honetan eskuragarri dituzu.
Eta entzun Iñakik bere sorterria Aizpurutxori egindako trikitixa. Abestia eta letrak esteka honetan eskuragarri dituzu.
|
|
Bitakora kaiera... martxaren bloga
|
|
|
Agurra
Zumarraga-Urretxun ikusi nahi zaitugu, eta zuri gure mendiek erakusten duten ibilaldi ederra eskaini gainera. Zalantzarik baduzu, gurekin kontaktuan jarri behar baduzu hemen behar duzun informazioa aurkituko duzu. Gipuzkoako alderdi hau ezagut dezazun gonbidatzen zaitugu.
Mila esker eta mendian ikusi arte,
Antolatzaileok
2010eko apirilaren 20an
|
|
|
|
|
Iñaki Beitia ...
Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.
—Nerea Elustondo—
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Gaurko eguraldia |
 |
|
|
|
|
|
|