| |
|
|
Askoz gertuago
Abesti hau 2006ko maiatzaren 13 eta 14 arteko asteburuan grabatu zen Urretxuko Pagoeta antzokian (ikus [>>] grabaketaren argazki galeria). Emaitza, Bertso Eskolaren inguruan mugitzen den lagun talde baten lanaren fruitua izan da. Grabazioa, kalitatate aldetik beraz, ez da beste munduko gauza. Halere, ez zen hori gure helburua; guk beste gauza batzuei eman nahi izan diegu garrantzia. Ziur gaude, Iñakiri ere horrela gehiago gustatuko litzaiokeela.
Espero dugu, gutxienez, guk gozatu dugun haina gozatzea kantuarekin. On egin!
Abestian parte hartu dute:
Hitzak eta doinua: Gorka Ojanguren
Ahotsak: Gorka Ojanguren, Gorka Azkarate, Joanjo Sagastibeltza
Haurren koroa: Edurne Plazaola, Ane Agirre, Maialen Akizu
Ahotsak eta animazioa. Iñaki Larrañaga
Pianoa eta teklatuak: Jon Goenaga
Bateria: Mikel Arriaran
Gitarra: Gorka Ojanguren
Baxua: Endika Alzelai
Grabazio teknikaria: Jon Goenaga
Guztiei guri eskerrik beroenak!
OHARRA: Abestia jaisteko esteka honetan kokatu kurtsorea, eskuineko botoia sakatu eta agertzen den menuaren "Gorde honela" aukera aukeratu.
Heldu da berriz
prest mendirako botak
ondo estutu sokak
eta aldapan gora. |
Hamargarrena
ia kunplitu dugu
baina aurten seguru
berezia izango da.
|
Joan zinela diote
mugaz haratago
gailurrik gailurrena
baino altuago.
Bertan orain izar bat
dizdiratsu dago
ta gaur sentitzen dugu
askoz gertuago
|
|
Igoko ditut
mendirik garaienak
zure irudi denak
aurkitu nahian berriz. |
Jasoko ditut
hamaika irakaspen
hitzek bete ditzaten
oroitzapenak irriz.
|
Begiratu herria
mendi magaletan
zure atzetik doa
bide seinaletan.
Entzun haurrak euskaraz
dabiltz eskoletan
Bertsotan ari dira
herriko kaletan.
|
|
Zurekin nabil
Oletako bidean
bi zangoak airean
Aizpurutxon bihotza |
Lagun artean
Irimon gurutzea
ibilbide luzea
berriz egin zait motza.
|
Joan zinela diote ... |
|
|
|
|
|
Iñaki Beitia ...
Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.
—Nerea Elustondo—
|
|
|
|
|
|
|
Gaurko eguraldia |
 |
|
|
|
|
|
|