publizitatea Kaiku
 
eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Arautegia  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Izena ematea
Opariak
Inkesta
Bloga
Txat
Jarioak Feed icon
FAQ
Bideo eta argazki galeriak
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Errezetak
Aholkuak
Webgune lagunak
Bisita liburua

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Arautegia
  1. Ibilbidean parte hartzeko izen-ematea antolakuntzaren http://www.beitia.org webgunearen argibideak jarraituz egitea gomendatzen dugu. Era berean, izen-ematea Urretxu eta Zumarragako Polikiroldegietan eta Ostadar M. T.-aren egoitzan (Zelai Arizti kultur etxea. Zumarraga) ere egin ahal izango da. Izen-ematea aurrez eginez gero, 7 euro ordaindu beharko dira eta ibilbidearen egunean -irteeran- eginez gero 10 euro.

  2. Ibilaldiaren irteera goizeko 7:00ak eta 8:00ak artean, Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan izango da.

  3. Irteeran mendizale bakoitzari eta ibilaldiaren oroigarri gisa, elastiko bana emango zaio.

  4. Ez da inolako sailkapenik egingo. Hau mendi-ibilaldia da —"ibil"—tzeko, ez lasterka egiteko; alegia, ez da lasterketa bat.

  5. Ibilbidea egoki eta zuzen seinalaturik izango da. Ibilbidean zehar zenbait anoa-postu eta kontrol-gune jarriko dira.

  6. Zaborrik ez bota ibilbidean, anoa postuetako edukiontziak erabili. Ibilbide markak egun berean jasotzen ditu antolakuntzak.

  7. Antolakuntzak aurreko gauean lo egiteko doako toki komun bat eskainiko die nahi izango luketen mendi-martxaren mendizale guztiei.

  8. Ibilaldiaren amaieran, nahiko luketen mendizale guztiek Urretxuko Ederrena frontoiko dutxak erabiltzerik izango dute.

  9. Gomendagarria da federaturik egotea. Antolakuntzak ez du mendi-ibilaldiaren baitan zein horren ondorioz mendizaleei gerta lekizkiekeen istripurik bere gain hartuko. Partehartzaileek edozein indemnizazio hartzeari uko egingo diote.

  10. Ezinbestekoa bada, antolatzaileek ibilaldia edozein unetan aldatu edo eten ahal izango dute.

  11. Arautegi honetan ez aurreikusitako guztia Antolakuntzak zuzendua izango da.

  12. Ibilaldian parte hartzen duten haurrek pertsona heldu baten ardurapean ibili beharko dute ibilaldia egiten duten bitartean.

  13. Zakurrik badaramazu, lotuta eraman beharko duzu, bidean dauden baserrietako bestelako animaliekin eta ibilbidean dauden lagunekin arazorik sortu ez dadin. Antolakuntzak ez du bere gain, partehartzaileek daramatzaten zakurren jardunaren ondorioz ibilbidean zehar hirugarrenei eginik gerta litezken kalteen aurrean, inolako erantzukizunik hartuko, soilik zakurren jabeek zakurrek egindakoaren erantzule izan beharko dutelarik.

  14. Partehartzaileek idatzitako arau hauek guztiak bete beharko dituzte.

  15. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean DBLO) betez, jakinarazten dizugu Iñaki Beitia Mendi Martxari ematen dizkiozun izaera pertsonaleko datuak isilpean tratatuak izango direla eta Ostadar Mendi Taldearen titularitateko fitxategi batean, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean zuzenki erregistratua dagoena, sartuak izango direla. Izenematean jasotako datu pertsonalak soilik partehartzaileen identitatea kudeatzeko erabiliko dira, eta ez da bestelako ezein datu-hartzailerik izango.

  16. Ibilaldi egunean partehartzaileen argazkiak aterako dira. Hurrengo egunetan, ateratako argazkiak http://www.beitia.org webgunean argitaratuko dira.

    Era berean, jakinarazten dizugu zure datuen eta argazkien sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezula, DBLO-ren arabera, helburua adierazten duen idatzia eta zure NAN edo antzeko dokumentu baten fotokopia ondoren adierazitako helbidera bidaliz: OSTADAR MENDI TALDEA. Zelai Arizti kultur etxea. E-20700 Zumarraga (Gipuzkoa).


Oharrak
  • Behar bezalako mendiko botak ere eramatea gomendagarria da.

  • Bidean topatuko dituzun baserrietako soroak, baratzak eta animaliak errespeta itzazu eta Antolakuntzak zehaztutako bidetik ibil zaitez. Ingurumena zaindu eta sortzen duzun zaborra anoa-postuetan diren zakarrontzietara bota ezazu. Era berean, birzikla ezazu, birziklagarri dena dagokien edukiontzietan botaz. Ingurumenaren kontua guztioi dagokigu-eta.

  • Webgune honetan idatzi ditugun aholkuak jarrai itzazu.


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2012. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer