| |
|
|
Ekitaldi guztien historiala
|
Honakook izan dira orain arte burutu ditugun ibilaldiak:
1997ko irailak 14. Ibilaldian 160 mendizalek parte hartu zutelarik. Partehartzailetako 100 lagunek ibilbide luzeari ekin zioten, eta gainontzeko guztiek ibilbide motza burutu zuten. Informazio gehiago hemen.
1998 uztailak 19. Bigarren edizioan, eta bero handia egin zuelarik, 175 lagunek hartu zuten parte mendi ibilaldian. Informazio gehiago hemen.
1999ko maiatzak 16. Egin genuen hirugarren ekitaldian, partehartzea ere ez zen makala izan: 142 lagunek hartu zuten parte ibilaldi luzean (55 Km) eta beste 169 ibilaldi "laburrean", dena oso giro jatorrean ospatuz. Informazio gehiago hemen.
2000ko maiatzak 14.Partaide guztiak, 477. 378 gizon eta 99 emakume, parte hartze handia hain zuzen. Informazio gehiago hemen.
2001eko maiatzak 20. 596 lagun izan ziren. Informazio gehiago hemen.
2002ko maiatzak 19. Parte hartu zuen mendizalegoaren zenbakia igo egin zen: 693 (aurreko ekitaldian baino 100 mendizale gehiago). Hauetarik 171 emakumeak ziren eta 522 gizonak. 418 parte hartu zuten ibilaldi laburrean eta 253 luzean. Ibilaldi luzean 25 emakumek hartu zuten parte. Ibilbide bik bat egiten zuten Lizarretatik Aizpurutxo bitartean. Eta ikaragarri zen 600 lagun Izazpi puntara igotzen ikustea. Informazio gehiago hemen.
2003ko maiatzak 18. Iaz 1000 lagun izan ziren gure martxan. Ikusten den bezala, jendeak ondo jaso du gure gonbitea. Informazio gehiago hemen.
2004ko maiatzak 23. 890 partaide izan ziren. Informazio gehiago hemen.
2005eko maiatzak 22. Guztira 1.053 lagunek hartu zuten parte 9. edizioan. Horietatik 283 emakumeak ziren. Bestalde, 236 lagunek ibili ziren ibilbide luzean, eta 817 ibilbide laburrean. Informazio gehiago hemen.
2006ko maiatzak 21. Guztira 1.275 lagunek hartu zuten parte 10. edizioan. 259k hartu zuten parte ibilbide luzean, eta gainontzekoak, 1.016 ibilbide laburrean. Informazio gehiago hemen.
2007ko maiatzak 20. Eguraldi zakarreko eguna izan zen eta 1.089 mendizale zeuden irteera gunera etortzeko deituak, 206 lagun, 50 kilometro baino gehiagoko ibilbide luzean parte hartzeko eta gainontzeko guztiak, ibilbide laburrean ibiltzeko. Horietarik 300 baino gehiago emakumeak ziren. Eguraldi txarra egin bazuen ere, guztira 828 mendizale ausart izan ziren beren txartelak helmugara iristean sinatu zituztenak. Zikin, blai eta mela-mela eginda iritsi baziren ere, irribarretsu hurbildu ziren kontrol-gunera; aurretik zorrotza zen ibilbidea lokatzak are gogorrago bihurtu zuela nabarmendu zuten guztiek. Lerro hauen bitartez den-denei zorionak eman nahi dizkiegu. Informazio gehiago hemen.
2008ko maiatzak 11. Guztira 1.108 lagunek hartu zuten parte 12. edizioan, horietarik 312 emakume izan zirelarik. 263k hartu zuten parte ibilbide luzean, eta gainontzekoak, 845 lagunek ibilbide laburrean. Informazio gehiago hemen.
2009ko maiatzak 24 Guztira 1.150 lagunek hartu zuten parte 13. edizioan, ia 300 emakume izan zirelarik. 195 lagunek hartu zuten parte ibilbide luzean, eta 955ek hain luzea ere ez zenean. Informazio gehiago hemen.
2010eko maiatzak 23 1.480 lagun guztira izan ziren parte hartu zuten lagunak Mendi Martxaren 14. edizioan. Gorakada nabarmena izan dugu edizio honetan... eguraldia lagun, jendeak emandako giroa aparta izan zen. Informazio gehiago hemen.
2011ko maiatzak 15 14 ekitalditan martxa bikoitza antolatu ondoren, mendi-martxa bakarra antolatzeko urratsa eman dugu eta emaitzak onak izan dira. 1300 lagun izan dira martxan parte hartutakoak... 15 edizioa ekitaldi bereziak ekarri dituena izan da gainera... Informazio gehiago hemen.
|
|
|
|
Iñaki Beitia ...
Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.
—Nerea Elustondo—
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Gaurko eguraldia |
 |
|
|
|
|
|
|