[eu] [es]
 [ Hemen zaude:
Beitia Mendi-martxa  > Sarrera > Aurtengo edizioa
 ]
 
Sarrera
Nor zen Iņaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Izena ematea
Opariak
Bloga
Txat
Jarioak Feed icon
FAQ
Argazki galeriak
Aurreko edizioak
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak
Bisita liburua

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

Euskara
Castellano


 
Aurtengo edizioa

Ohi legez, aurten ere mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Bi ibilbidez osaturik dago (laburra eta luzea), bietako batean parte har daitekeelarik.

Ibilbide luzea
Ibilbide luzea
Ibilbide luzea
Ibilbide luzea
Irteera ordua
6:00
Luzera (Km)
54.4
Gainbehera (m)
2.800
  • Ibilbide luzea. Ibilbide luzeak Urretxu eta Zumarragak partekatzen duten Areizaga-Kalebarren enparantzan izango du irteera puntua 06:00etan. Urola ibaiaren ibilbideari paralelo doan bidegorriari jarraiki Legazpirantz abiatuko da. Lekuona baserriaren parean bidegorria utzi eta Atagoiti aldera hartuko du, gainera eta baserrira iritsi aurretik gutunontziaren ondotik igaroz. Anoa-postuan indarrak berritu ondoren, Aztiria auzoko Garakotxe baserritik aurrera Santamarina iritsiko da. Aurrerago, tentsio handiko linearen parean, eskuinera jo eta Otaņu aldera igotzen hasiko da. Lepoan dagoen txabola batetik igaro, tontorrera (838 m - kontrola) ailegatu eta, egun argiz iristen denak, bertako ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera izango du. Beherantz abiatu eta bidegurutze batekin topo egingo du, eskuinera hartuko du txabola baten ondotik, Larrosainera iritsi eta ezkerrera pista hartuz Aizpitako labeetara heltzen da. Garai bateko labeen ondotik igaro eta errepidean gorantz Mantxola baserrira ailegatuko da (Francisco de Goya margolariaren arbasoak bertakoak ziren). Tellerine nekazal turismo etxe ondotik, Aztiria-Zerain errepidearekin egiten du topo, zeharkatu eta metro gutxitara ezkerrera hartuko du PRa jarraituz. Barnaola baserria igaro eta gutxira, errepidea zeharkatu ondoren, garai bateko trenbide zaharra zena eta gaur egun Ormaiztegi aldera eramaten gaituen bidegorriari jarraituko dio. Bidegurutze batean ezkerrerantz hartu eta Landarregi baserria atzean utziz, Mutiloara doan errepidetik, Gabiriara igoko du. Bertan anoa-postua eta kontrola izango dira.

    Gabiriatik, Zantagoiti azpiko baserriaren eta tentsio handiko dorrearen tartetik, Arretxemendi baserriaren ondotik igaroz, Ezkio-Itsasoko udaletxera ailegatuko da. Ibilbideak berriz ere gorantz egingo du Ezkio aldera. Bertako kanposantuaren ondotik pasa, Atxurzaga lepoaren eta Lizarreta txabolaren tartean arnas pixka bat hartu ondoren, Izazpiko malda gogorrak gainditu eta tontorrera (972 m - kontrola) heltzen da. Gurutze zaharra atzean utzi ondoren Pagotxoetarako bidea hartuko du, oraingo honetan aldapaz behera. Pagotxoetako anoa-postuan indarrak berritu ondoren, Pagolako lepoaren bitarteko ordekan Joxemari Etxaniz zenaren estelaren ondotik igaroko da, Samiņoko tontorrera (932 m - kontrola) ailegatzeko. Oletarainoko bide erosoa burutu eta Aizpurutxorantz aldapan behera egingo du ibilbideak.

    Aizpurutxon anoa-postua eta kontrola egongo dira eta bertako giro ederraz gozatu ondoren, Artetxe baserriaren parean, arroaren beste aldeko malda gogorrei ekingo dio ibilbideak. Baztarriņa baserriaren ondotik igaro eta Trekutzera iritsiko da. Bertako anoa-postuan zertxobait jan eta edan ondoren azkenetako zailtasuna, Meaka izeneko puntarako igoera, izango da. Jarraian zazpi puntetako ibilbide gorabeheratsua egin eta Irimoko gurutze-tontorrera (886 m - kontrola) ailegatuko da. Azken zailtasuna gainditu ondoren, aldapaz behera. Lizarriturrin zintzurra busti, Santarbara atzean utzi eta Etxaburutik behera, Areizaga Kalebarrenera iritsi, helmuga eta ibilbidearen amaiera.

    • Kontrolak. Ibilbide luzearen kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga-Kalebarren plaza (hasierako kontrola - txartela zigiluztatuta emango dizugu), Otaņu gaina, Gabiria, Samiņo, Aizpurutxoko frontoia, Irimo gaina, eta amaiera gisa, berriz Areizaga-Kalebarren plaza.

    • Anoa-postuak. Ibilbide luzearen anoa-postuak ordea, ondorengoak... Aztiria gaina, Gabiria, Pagotxoeta lepoa, Aizpurutxo, Trekutz lepoa, eta amaitzeko Areizaga-Kalebarren plaza. Ibilbidean zehar aurkituko diren iturrien berri fitxa teknikoan aurkituko duzu.

  • Ibilbide laburra
    Ibilbide laburra
    Ibilbide laburra
    Ibilbide laburra
    Irteera ordua
    8:00-8:30
    Luzera (Km)
    24.5
    Gainbehera (m)
    1.300
  • Ibilbide laburra. Ibilbide laburrak ere Areizaga-Kalebarren enparantzan izango du abiapuntua. Elkartzen garen lagun kopuru handia kontuan izanik, aurtengoan irteera mailakatua 08:00ak eta 08:30ak bitartean egin ahal izango da irteera. Ibilbide luzeak bezala, lehenengo metroak bidegorrian egingo ditu baina oraingo honetan Urola ibaiaren ibilguari jarraituz Etxeberria alderantz joango da. Igaraberri baserriraino iritsi eta maldan gora abiatuko da. Leturi (Leturiaerdiko) baserria atzean utzi, Kortaberri baserriaren inguruetatik gora, aldaparen erdialdean ezkerrera doan zidorra hartuko du Pagolako lepora iristeko. Bertan ibilbide luzearekin bat egin eta Samiņoko tontorrera (932 m. - kontrola) ailegatuko da. Oletarainoko bide erosoa burutu eta Aizpurutxorantz aldapan behera egingo du ibilbideak.

    Aizpurutxon anoa-postua eta kontrola egongo dira eta bertako giro ederraz gozatu ondoren, Artetxe baserriaren parean, arroaren beste aldeko malda gogorrei ekingo dio ibilbideak. Baztarriņa baserriaren ondotik igaro ondoren, Trekutzera iritsiko da. Bertako anoa-postuan zertxobait jan eta edan ondoren azkenetako zailtasuna, Meaka izeneko puntarako igoera, izango da. Jarraian zazpi puntetako ibilbide gora beheratsua egin eta Irimoko gurutze-tontorrera (886 m - kontrola) ailegatuko da. Azken zailtasuna gainditu ondoren, dena aldapaz behera. Lizarriturrin zintzurra busti, Santarbara atzean utzi eta Etxaburutik behera, Areizaga Kalebarrenera iritsi, helmuga eta ibilbidearen amaiera.

    • Kontrolak. Ibilbide laburraren kontrolak halako puntutan jarriko dira: Areizaga-Kalebarren plaza (hasierako kontrola - txartela zigiluztatuta emango dizugu), Samiņo gaina, Aizpurutxo, Irimo gaina eta amaierako puntua Areizaga-Kalebarren plaza.

    • Anoa-postuak. Ibilbide laburraren anoa-postuak ordea, ondoko puntuetan kokatuak izango dira... Aizpurutxo, Trekutz lepoa eta amaierako Areizaga-Kalebarren enparantza. Ibilbidean zehar aurkituko diren iturrien berri fitxa teknikoan aurkituko duzu.

Gogoratu, ibilbide luzea goizeko 6:00etan irtengo dela. Ibilbide laburrerako irteera goizeko 8:00ak eta 8:30ak artean izango da.


Segurtasuna

Segurtasuna dela-eta, Gurutze Gorriaren laguntza estimagarria ziurtatuta dugu: euren lur-orotarikoarekin kontrol-gune desberdinetatik igarotzen dira, beren lana beharrezko bada istripuaren tokira hurbiltzearren. Bai unitate mugikor hau, baita gainontzeko kontrol-guneek antolakuntzaren gune zentralarekin sakelako telefonoz kontaktu zuzenean izango dira. Segurtasun arau hauetaz gain, behar izanez gero, edozein partehartzaile osasun-zentrora zein herrira jaistearren, kontrol-gune guztietan beharrezko izan litezkeen ibilgailuak izango dira.


Berrikuntzak
Mantxola baserria, atzean Aizpita
Mantxola baserria, atzean Aizpita
—© Beitia Martxa—
Egin klik handiago ikusteko
(63,152 byte)

Aurten ospatu behar dugun ibilaldiak zenbait berritasun ere badakar:

  • Ibilbide laburrarentzat irteera zabala. Antolakuntzaren aldetik, berritasun bat ekarri dugu 2008ko edizioan. Ibilbide laburreko partaideak erosoago atera daitezen, irteera-ordua 8:00etan mugatu beharrean 8:00ak eta 8:30ak artean zabaldu dugu tartea. Orduan, ordu-erdi horren barruan atera ahal izango da ibilbide laburrari dagokionez.

  • Ibilbidearen aldetik ere, aurten ere ibilbide berriak ditugu. Ibilbide luzeari dagokionez, lehendabiziko aldiz Zerain eta Mutiloako lur-sailetan sartuko gara. Bi herriok meatzaritzari lotuak izan dira eta ibilbidean Aizpitako labeak, eta Mutiloako Troia meategiaren ondotik igaroko gara: meategi-gune garrantzitsu hauei buruzko informazioa atalean aurkituko duzu. Eta ez dezagun bestalde ahaztu, Mantxola baserriaren ondo-ondotik igaroko garela, bertan sortu ziren Francisco de Goya margolariaren arbasoak.

  • Ibilbide laburrari dagokionez, igoera berri bat dugu Pagola lepora igotzearren... Leturia baserriak eta Kortaberri baserriaren ondotik igaroz.

  • Aurten ere, aurreko urteko zerbitzuen maila mantendu behar dugu. Kanpotik etortzen direnenentzako lo egiteko tokia eta dohaineko gosaria eskainiko diegu. Lo egiteko lokal handi eta zabala badugu (Urretxuko Lizeoaren azpian) eta bertan kokatuko dira behar diren koltxoiak mendizaleentzako. Lo-zakua baino ez da behar izango bertan lo egiteko. Lokala larunbateko arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da irekita mendizaleei harrera egiteko. Guk antolatutako tokian lo egiteko asmoa baduzu, Internet bitartez izena-ematean (erregistratzeko atalean) gu aurretik jakinaraztea eskertuko dizugu, horrela lo egiteko zenbat jende izango dugun jakingo dugu-eta. Internetez ez bazara inskribitzen eta lo egiteko asmoa baduzu, mesedez, posta elektronikoz edo pertsonalki jakinaraz iezaguzu. Bestalde, ordainpeko ostatu batean lo egin nahiko bazenu, ostatu eta jatetxeen zerrendan aurkituko duu behar duzun informazioa.

  • Eta azkenik, aurten ere, aurreko urtean egindako inkestan jasotako hobekuntzak kontuan hartu ditugu. Gauzak ondo egin behar direlako. Gure blogean informatzen jarraitzen dugu. Guk ere zure iritzia jaso nahi dugu. Hori dela eta, mendi-martxari buruzko blogean parte har dezazun gonbidatzen zaitugu.


 

Iņaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2008. Iņaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer