eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Leku interesgarriak  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Opariak
MEG
Bideo eta argazki galeriak
Euskaraz bizi nahi dut!
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak

Izena ematea
Inkesta
Facebook Facebook
Twitter Twitter
Bloga
Jarioak Feed icon
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Leku interesgarriak
Informazioa eguneratua (2015/05/26).

Toki interesgarri, monumentu, kondaira edo hileta-monumentuen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar ikus daitezkeen toki interesgarri, monumentu edo hileta-monumentuen zerrenda duzu. Ibilbidean zehar badira interesgarriak diren guneak, bai duten monumentu edo eraikinarengatik, baita historian zehar izan duten bilakaeragatik. Nahi baduzu, ibili bitartean hauek ikusteko edo bisitatzeko aprobetxa ezazu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa) Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)
Gune guztiak (kokapenaren arabera) Gune guztiak (tipologiaren arabera)

Inguru guztietakoak — 217 sarrera
1 Antio edo Zumarragako Andre Maria
 

1384. urteko aipua: "... bi herriek (Zumarraga eta Urretxu), bakoitza bere aldetik, bereizturik eta pribatuki gorde eta goza ditzatela beren mendiak, lurrak, elizak eta kanposantuak..." / (ori.) "... que cada uno de los pueblos (Zumarraga y Urretxu) conservase y gozase separada y privativamente de sus montes, tierras, iglesias, y enterrorios...". Denbora hartan, Antio edo Zumarragako Andre Maria Zumarragako parrokia zen...

Belokiko hego magalean kokaturik, Antio Zumarragako eliza nagusia izan zen 1575. ...  


2 Antio edo Zumarragako Andre Maria elizaren sorreraren kondaira
 

Bada Zumarragan Jentilekin loturik, Antio elizaren sorrera kontatzen duen kondaira.

Kondairak halaxe dio: Garaiko Kristauek Antio eliza eraikitzen hasi zirenean, Jentilek horren berri jakin eta Aizkorritik Elizaren eraikitzearen kontra eta eraikina deuseztatzearren, harriak eta harriak botatzen hasi ziren. Harriak eta harriak bota, eta finean, Jentilek berek jaurtikitako harriez eraiki omen zuten geroago Antioko eliza. Gainera, bada elizan bertan Jentilek jaurtiki zuen atzamarren marka duen harriren bat, Jentilek berek Aizkorri Menditik harria ...  


3 Baroikoa Jauregia
 

XVIII. mendekoa, aurreko erakin baten gainean jasoa. Areizaga Baroiena izan zen, garai batean oso jende garrantzitsua herrian. Etxaurrean hiru armarri barroko ditu, bi buruko arranoarekin, adituen esanetan errege austriar batek, XVII. Mendean zehar, Europako Erlijio Gerrateetan borrokatu zuen familia horretako koronel bati emandako armarriak. Gaur egun etxebizitza partikularrak daude bertan.

 

4 Belokiko gain eta gurutzea
 

Testua prestatzen ari gara.

Zumarragatik asmo urrun,
Antiotik amets gazte,
Elorriagatik irrika-erreka,
gailurrerantz fereka maite

maldan gora,
taupaka-taupaka,
nire bihotzean barnera zaitez,

osoki,
gozoki,
Beloki.

-Andoni Salamero

 

5 Belokiko lubakiak
 

Testua prestatzen ari gara.

 

6 Bidegorria
 

Urretxu-Zumarraga-Legazpi arteko bidegorria.

2009an Goierriko Hitzan irtendako berri batek dio Urretxu-Zumarraga eta Legazpi arteko bidegorria Goierri eskualdean gehien erabilitakoa dela. 282.000 erabiltzaile izan zituen 2008an, eta eguneko 776 txirrindularik erabili zuten horren ibilbidea. Txirrindulariak erabiltzaileen %16 izan ziren bide horretan. Ikerketan azaldu dutenez inguruetako lantokietako langile "ugarik" erabiltzen dute bide hori, eta diotenez baita ikasle "askok" ere. Asteburuetan oinezkoen kopurua %20 jaisten da, eta txirrindulariena, aldiz, %12 igo. Abuztuan nabarmen jaitsi ...  


7 Boton gaina
 

Goierri eta Deba Garaia eskualdeen arteko muga egiten duen gaina (517 m), Antzuola eta Urretxu artekoa. Urretxuko gaina ere delarik, oso jende gutxik ezagutzen du. Gainean mugarri zahar eta apal bat aurki daiteke pinudiaren erdian.

 

8 Ignacio Busca Sagastizabalen bustoa
 

Zumarragako alkate izandako musika konpositore honen izena daraman auzoan dagoen bustoa.

Gure herritik kanpo, eta Nazioarteko XXII. Biltzarraren himno eukaristikoa, "Cantemos al amor de los amores, cantemos al Señor" hura, konposatu zuelarik ospea izan zuen gizon heldua erakusten digu era figuratiboan. Beste hainbat koru-konposizio ere laga zigun, eta gaur egun euskal orfeoien errepertorietan diraute bizirik. "Bi eusko abesti" azpimarra dezakegu.

 

9 Deskarga mendatea
 

Goierri eta Deba Garaia eskualdeen arteko muga naturala. Egunero bi eskualdeen artean trafiko izugarri handia duen mendatea da eta horregatik ezaguna bada ere, bada historian zehar jaso izan zuen ekintza garrantzitsu bat: Deskarga mendatean gertatu zen karlistada garaian, bertan anai arteko borrokaldi odoltsua egin zen karlista eta liberalen artean.

 

10 Errege-Bidea
 

XVI. eta XVII. mendeetan, Madril eta Irunen arteko bide nagusia izan zen. Bide honen mantenua Udalari zegokion, eta hori horrela izan zedin ardura Gipuzkoako Batzar Orokorrek zuten. Bide honetatik, gobernadore, errege, zaldun eta abar pasa ziren. Felipe IV erregea hain zuzen ere, errepide honetatik igaro baitzen, bere alabaren ezkontzara Frantziara zihoanean, XVII. mendearen hasieran. Beste bidaiari entzutetsuen artean, Velazquez pintorea ere bide honetan ere ibilia izan zen.

Errepide hau, Bekaibar aldetik ...  



Bibliografia

 
Luis Pedro Peña Santiago
Luis Pedro Peña Santiago
— ©  Gipuzkoako Foru Aldundia—
Egin klik handiago ikusteko
(31,935 byte)
Luis Pedro Peña Santiago
Luis Pedro Peña Santiago
— ©  Gipuzkoako Foru Aldundia—
Egin klik handiago ikusteko
(31,935 byte)

—Luis Pedro Peña Santiagori— ...Oroimeneko bidezidorretan sarri egiten dugu topo...

—© Gipuzkoako Foru Aldundia

... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro Peña Santiago—

 


http://www.beitia.org
© 1997-2017. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer