eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Leku interesgarriak  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Opariak
MEG
Bideo eta argazki galeriak
Euskaraz bizi nahi dut!
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak

Izena ematea
Inkesta
Facebook Facebook
Twitter Twitter
Bloga
Jarioak Feed icon
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Aholkuak

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Leku interesgarriak
Informazioa eguneratua (2015/05/26).

Toki interesgarri, monumentu, kondaira edo hileta-monumentuen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar ikus daitezkeen toki interesgarri, monumentu edo hileta-monumentuen zerrenda duzu. Ibilbidean zehar badira interesgarriak diren guneak, bai duten monumentu edo eraikinarengatik, baita historian zehar izan duten bilakaeragatik. Nahi baduzu, ibili bitartean hauek ikusteko edo bisitatzeko aprobetxa ezazu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa) Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)
Gune guztiak (kokapenaren arabera) Gune guztiak (tipologiaren arabera)

Ibilbide laburrean (ordena kronologikoa) — 51 sarrera
1 Bidegorria
 

Urretxu-Zumarraga-Legazpi arteko bidegorria.

2009an Goierriko Hitzan irtendako berri batek dio Urretxu-Zumarraga eta Legazpi arteko bidegorria Goierri eskualdean gehien erabilitakoa dela. 282.000 erabiltzaile izan zituen 2008an, eta eguneko 776 txirrindularik erabili zuten horren ibilbidea. Txirrindulariak erabiltzaileen %16 izan ziren bide horretan. Ikerketan azaldu dutenez inguruetako lantokietako langile "ugarik" erabiltzen dute bide hori, eta diotenez baita ikasle "askok" ere. Asteburuetan oinezkoen kopurua %20 jaisten da, eta txirrindulariena, aldiz, %12 igo. Abuztuan nabarmen jaitsi ...  


2 Baroikoa Jauregia
 

XVIII. mendekoa, aurreko erakin baten gainean jasoa. Areizaga Baroiena izan zen, garai batean oso jende garrantzitsua herrian. Etxaurrean hiru armarri barroko ditu, bi buruko arranoarekin, adituen esanetan errege austriar batek, XVII. Mendean zehar, Europako Erlijio Gerrateetan borrokatu zuen familia horretako koronel bati emandako armarriak. Gaur egun etxebizitza partikularrak daude bertan.

 

3 Goruntz
 
Goruntz
Goruntz
— ©  Urretxuko Udala—
Egin klik handiago ikusteko
(40,383 byte)

Jose Ramon Andaren eskultura, brontze urtuz egina; hamar metro garai eta diametro desberdinak ditu, berrogeita hamar zentimetrotik metro bat eta hamar zentimetrora baitoaz. Obra bertikala da, kokatuta dagoen tokitik, Zumarraga eta Urretxuren lotune dugun Areizaga-Kalebarren enparantzatik, ezinbestez igarotzen diren ibilgailuei eragozpenik ez eragiteko propio diseinatua; gainera, obraren presentzia bera indartu egiten da kokapen berezi-berezi horretan.

Obrak goiko aldean erakusten duen ebaki sakonak kontraste handia egiten du oinarriarekin, eta egonkortasuna sekula ...  


4 Urretxu
 

URRETXU ERDI AROKO HERRIA.- HERRIAREN SORRERA

Urretxuk duen lehen agiri historikoaren aipamena Juan I. Gaztelako Erregeak emandako herriaren sorrerako "Carta Puebla" delakoari dagokiona baino ez da, 1383ko urriaren 3an emana.

Sortu aurretik, giza-multzo bakandu bat zegoen Urretxua deitutako lurretan, Santa Barbarako baseliza inguruan segur aski. Biztanle horiek, areagotzen ari zitzaien jaun feudalen erasoen aurrean, herria sortzeko aukera eskatu zioten Erregeari. Herria sortzeak babes eta zerga bidezko onuraz ekartzeaz gain, merkataritza handitzeko aukera ...  


5 Urretxuko San Martin de Tours eliza
 

Tourseko San Martin eliza XV. mendearen bukaeran eraiki zen. Hiru nabeko eliza da eta, hasiera batean, Zumarragako Antiguako Ama Birjinaren ermitak duen itxura bera zuen. Egun duen itxura XVI. mendean hartu zuen, orduan lehen birmoldaketa sakona izan baitzuen. Beste lan batzuekin batera, gaur ikus dezakegun estilo errenazentistako egurrezko ganga egin zioten. Ganga hori Juan de Lizarazu eskultore, arkitekto eta artista urretxuarrak diseinatu zuen. Gipuzkoan ez ...  


6 Ipeñarrieta-Korral jauregia (Urretxuko udaletxea)
 

Iparragirre kaleko 20. zenbakia, egungo Urretxuko Udaletxea. XVII. mendean eraikitako jauregia da. Dekorazio elementu bakan batzuk baino ez ditu. Eraikuntzaren estilo orokorra herreratarra da. Ate nagusiaren ateburuan garai hartan herriaren erabilerako atsotitz bat dago.

 

7 Iparragirreren omenezko estatua
 
Iparragirre eskultura
Iparragirre eskultura
— ©  Urretxuko Udala—

Iparragirre enparantzan jarria, San Martin de Tours eta Ipeñarrieta-Korral Jauregi eta udaletxearen ondoan dagoelarik, Jose Maria Iparragirreren omenezko estatua Francisco Font y Pons eskultoreak egin zuen. 1890eko irailaren 28an inauguratu zen eta egitearen kostua, garaiko instituzioek lagundutako eta baita Euskal Herrian eta Habanan eta —batez ere— Buenos Aireseko Euskal Etxeetan herri-harpidetzen bitartez jasotako diruz egin zen. Carrarako marmolez egindako estatua, tamaina naturalekoa da eta Mañariako harrobietatik egindako oinaldea du. Zokaloa ...  


8 Iparragirreren etxea
 

Jose Mari Iparragirreren sortetxea. Izen bereko kalean kokaturik dago.

JOSE MARIA IPARRAGIRRE (1820-1881)

Jose Mari Iparragirre Balerdi Alzola etxean jaio zen 1820ko abuztuaren 13an, Kale Nagusian, beraz, gaur egungo Iparragirre 8an. Oso gaztea zela Madrilera joan zen bere gurasoekin. Egun batean, eskolara zihoala esanez, ama agurtu eta Euskal Herrirantz abiatu zen, eta karlistekin boluntario gisa eman zuen izena. 1839an, Bergarako besarkadaren ondoren, Europan atzerriratu zen. Londresen zegoela, ...  


9 Errege-Bidea
 

XVI. eta XVII. mendeetan, Madril eta Irunen arteko bide nagusia izan zen. Bide honen mantenua Udalari zegokion, eta hori horrela izan zedin ardura Gipuzkoako Batzar Orokorrek zuten. Bide honetatik, gobernadore, errege, zaldun eta abar pasa ziren. Felipe IV erregea hain zuzen ere, errepide honetatik igaro baitzen, bere alabaren ezkontzara Frantziara zihoanean, XVII. mendearen hasieran. Beste bidaiari entzutetsuen artean, Velazquez pintorea ere bide honetan ere ibilia izan zen.

Errepide hau, Bekaibar aldetik ...  


10 Etxaburutik gorako zorbidea
 

Lehenagoko bide zaharrak herriaren eta auzoaren onurarako zabaltzen ziren, betiere beharrak kontuan harturik. Iraganbide horrek eskubidea ematen zuen handik ibiltzeko, nahiz eta inguratzen zituzten lurrak pribatuak ziren. Hauek ziren zorbideak eta bisitatuko dugun Etxaburutik Nebera alderako bidea adibidea da.

 


Bibliografia

 
Luis Pedro Peña Santiago
Luis Pedro Peña Santiago
— ©  Gipuzkoako Foru Aldundia—
Egin klik handiago ikusteko
(31,935 byte)
Luis Pedro Peña Santiago
Luis Pedro Peña Santiago
— ©  Gipuzkoako Foru Aldundia—
Egin klik handiago ikusteko
(31,935 byte)

—Luis Pedro Peña Santiagori— ...Oroimeneko bidezidorretan sarri egiten dugu topo...

—© Gipuzkoako Foru Aldundia

... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro Peña Santiago—

 


http://www.beitia.org
© 1997-2017. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer