| |
|
|
|
Nola etorri Urretxu-Zumarragara
Zumarraga-Urretxu herriak Gipuzkoako Urola ibaiaren arroan, Goierri eskualdeko mendebaldean daude. Urretxu-Zumarraga komunikabidez ondo horniturik daude, bai errepidez, baita burdinbidez ere, herriok XX. mendean zehar Gipuzkoako gune industrial eta ekonomiko garrantzitsua izan baitira. Inguru menditsua, aukera ugari ematen du atzera eta aurrera mendian ibiltzeko. Egizu proba! ondo pasatuko duzu-eta.
Zure burua Urretxu-Zumarragan kokatzeko, GoogleMaps-ek "Mapa" gisa ematen duen modua ikus ezazu.
|
|
|
Trenez bazatoz
- Irun - Donostia - Tolosa burdinbide ibilbidean, ia ordu erdiro dituzu trenak.
- Brinkolatik Legazpirakoan, ia ordu erdiro.
- Gasteiztik oso tren gutxi dago. Ordutegiari begirada bota diezaiozun gomendatzen dizugu.
Informazio gehiago lortzeko Zumarragako Renfeko geltokira dei dezakezu: (+34) 943.72.15.15.
Talde handietarako eta ticket merkeago bat lortu ahal izateko, honako telefonora dei egin
dezakezu: (+34) 943.64.96.37 (Ordutegia - Lanegunetan astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).
Aldiriko trenen informazioa hemen aurkituko duzu. Informazio orokorra ordea, http://www.renfe.es estekan edo (+34) 902.24.02.02 telefonoan.
Autoz bazatoz
- Irun - Donostia - Tolosa - Beasain - Ormaiztegi - Urretxu-Zumarraga.
- Gasteiz - Altsasu - Etxegarate - Beasain - Ormaiztegi - Urretxu-Zumarraga.
- Bilbo - Eibar - Bergara (honaino autopistaz) - Urretxu-Zumarraga.
- Iruñea - Irurtzun - Altsasu - Etxegarate - Beasain - Ormaiztegi - Urretxu-Zumarraga.
- Arrasate - Bergara - Urretxu-Zumarraga.
- Oñati - Legazpi - Urretxu-Zumarraga.
- Zarautz - Zumaia - Azkoitia - Urretxu-Zumarraga.
Autobusez
Euskotren. Tel: (+34) 943.45.01.31. El documento pdf con los horarios de la línea Zumaia - Zumarraga linearen ordutegia ematen duen pdf dokumentua hemen aurkituko duzu. Informazio gehiago lortzearren, http://www.euskotren.es estekan bila ezazu.
Bergara, Eibar, Arrasate, Oñati, Tolosa, Bilbo, Iruñea eta Donostia herrietatik datozen eta herri berberetara doazen autobusak ere badira.
Taxiak
|
|
|
|
|
Iñaki Beitia ...
Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.
—Nerea Elustondo—
|
|
|
|
|
|
|
Gaurko eguraldia |
 |
|
|
|
|
|
|