| |
|
|
|
Trenez bazatoz
- Irun - Donostia - Tolosa burdinbide ibilbidean, ia ordu erdiro dituzu trenak.
- Brinkolatik Legazpirakoan, ia ordu erdiro.
- Gasteiztik oso tren gutxi dago. Ordutegiari begirada bota diezaiozun gomendatzen dizugu.
Informazio gehiago lortzeko Zumarragako Renfeko geltokira dei dezakezu: (+34) 943.72.15.15.
Talde handietarako eta ticket merkeago bat lortu ahal izateko, honako telefonora dei egin
dezakezu: (+34) 943.64.96.37 (Ordutegia - Lanegunetan astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).
Aldiriko trenen informazioa hemen aurkituko duzu. Informazio orokorra ordea, http://www.renfe.es estekan edo (+34) 902.24.02.02 telefonoan.
|
|
|
|
Iñaki Beitia ...
Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.
—Nerea Elustondo—
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Gaurko eguraldia |
 |
|
|
|
|
|
|