publizitatea Kaiku
 
eu | es
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Urretxu-Zumarragara nola etorri  >  Autoz  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Izena ematea
Opariak
Inkesta
Bloga
Txat
Jarioak Feed icon
FAQ
Bideo eta argazki galeriak
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Errezetak
Aholkuak
Webgune lagunak
Bisita liburua

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Autoz bazatoz

Urretxu-Zumarraga, norabide ugari dituen errepide-gunean aurkitzen dira. Hori dela eta, hona etortzeko bideak ugariak dira:

  • Irun - Donostia - Tolosa - Beasain - Ormaiztegi - Urretxu-Zumarraga.
  • Gasteiz - Altsasu - Etxegarate - Beasain - Ormaiztegi - Urretxu-Zumarraga.
  • Bilbo - Eibar - Bergara (honaino autopistaz) - Urretxu-Zumarraga.
  • Iruñea - Irurtzun - Altsasu - Etxegarate - Beasain - Ormaiztegi - Urretxu-Zumarraga.
  • Arrasate - Bergara - Urretxu-Zumarraga.
  • Oñati - Legazpi - Urretxu-Zumarraga.
  • Zarautz - Zumaia - Azkoitia - Urretxu-Zumarraga.

Zure herritik Urretxu-Zumarragarako norabide argibide zehatzak nahi badituzu (distantzia, denbora... datuekin), estekan horretan klik egin ezazu.

Marra horiek Zumarragako sarrera guztietarako sarbidea azaltzen dute, eta laranja kolorekoek, ordea, Urretxurako sarbidearen informazioa ordea. Auto aparkaturik utzi ondoren, marra berdeek irteera gunera nola iritsi erakusten dute.

Gogoratu larunbat eta igandetan Urretxu eta Zumarraga herrien arteko Areizaga-Kalebarren enparantza ingurua oinezkoentzako gunea dela. Alde batetik bestera mugitu behar baduzu, mapa honetan argitaratutako norabide argibideak kontuan har itzazu.

Aparkalekuak erabiltzeko ARAUDIA

Iñaki Beitia Mendi Martxak bere 15. ediziorako URRETXUKO GARAIALDE LIZEOAN eta ZUMARRAGAKO LEGAZPI IKASTETXEKO KANTXETAN dohaineko aparkaleku bereziak jarriko ditu maiatzaren 15ean. Hona hemen araudia:

  1. Aparkalekuak maiatzaren 15ean goizeko 6:00etatik aurrera zabalduko dira eta arratsaldeko 19:00etan itxi.

  2. Aparkalekuak SOILIK Mendi Martxan parte hartzen duten lagunentzako izango dira.

  3. Goizeko 6:00etatik 8:00ak bitartean, antolatzaile bana izango da bertaratzen diren autoen aparkatze laguntza ematen.

  4. Aparkalekuak EZ DIRA APARKALEKU ZAINDUAK izango. Beraz, Iñaki Beitia Mendi Martxaren Antolakuntzak ez du bertan aparkaturik egongo diren autoei gerta lekizkiekeen kolpe, lapurreta edo bestelako ekintzen erantzunkizunik hartuko. Horren ondorioz, AUTOETAN BALIOZKO GAIRIK AGERIAN EZ UZTEA GOMENDATZEN DUGU.


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2012. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer