[eu] [es]
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Nor zen Iñaki...  >  Omenaldiak  >  Amaia Artolazabal Amilleta  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Izena ematea
Opariak
Inkesta
Bloga
Txat
Jarioak Feed icon
FAQ
Bideo eta argazki galeriak
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Errezetak
Aholkuak
Webgune lagunak
Bisita liburua

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Iñaki Beitiari

1

Uztail beroko, hamabostetik
ez zaitugula ikusi,
ia urteak hegan egin du,
zeuk eramana ihesi,
oroitzapenen ibaia bor-bor
ezin aterikan hertsi
subkonszientean mila irudi
izoztuta mila gezi.
Mila galdera, mila zergatik?
inork ezin ihardetsi,
ezin alabaina etsi,
beharbada, bihar etzi,...
Bizi garenok, bizi duguna,
zugaz biziaz, nahiz bizi,
zure omenez pare bat bertso
nahiz zuk gehiago merezi.

2

Euskal mendien berdetasunak
gogoz zintuen itsutu,
harkaitz gogorren biguntasunak
gazterik gogoan hartu,
goizeko ihintz, hezetasuna
izerdiz are gezitu
haizeak mendi tontor gainetan
bertsotan oroitzen zaitu
eguzki jaunak udaberriko
printzak indartu baititu
zuhaitzek mugak gainditu
loretxoek jela urtu.
Zeruak urdin izaten darrai
nahiz maiz lainoek ilundu
inork ez die hegorik moztu,
ez da txoririk mututu.

3

Negarrez jaio bazinen ere,
euskeraz lehen irria,
euskal hizkiez, euskal mintzoaz
marraztu lehen orria,
euskaldunontzat euskaldun ona
gaztetako aldarria
urratsak luze, aldeak moztuz
haruntzago mugarria,
geroa amets, ametsak gero
nahia gaztedi berria
zuri begira herria.
zuri, berde (e)ta gorria.
Beltza nahiz hotza izanda ere negu luze mingarria,
noizbait ametsak gauzatzekotan
badator udaberria.

4

Agur Iñaki, bejondeizula
entzuten zauden lekura,
Agur Iñaki, zauden lekura
bostekoa to eskura
agurra Iñaki luze joaterik
ez bainukelako gura.
Sentimentu eramale argia
isiltasuna izandu da
kantuan soilik, malko gaziak
datozkit begi ingurura
izozten zait hezurdura
sua eztarri barrura.
Agur Jaunak bat, txistu soinuan
erretratu bat burura,
larrosa gorriz lore sorta bat
bihotzez Aizpurutxura...


—Lehenengo Saria: Amaia Artolazabal Amilleta, 2. BBB "A"—


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Webgune lagunak
mendimartxak
mendiak
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2010. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer