[eu] [es]
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Nor zen Iñaki...  >  Omenaldiak  >  Alaitz Artolazabal Amilleta  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Izena ematea
Opariak
Inkesta
Bloga
Txat
Jarioak Feed icon
FAQ
Bideo eta argazki galeriak
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Errezetak
Aholkuak
Webgune lagunak
Bisita liburua

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Iñaki Beitiari

1

Egunarekin bat esnatu zen
txit eguzki jaun zaharra.
Sortaldetikan eskeini zizun
lehenengo irrifarra.
Errainu batez lehortu zuen
biltzen zintuen negarra.
Orri ederrez jantzi araziz
oi zure zurtoin meharra.
Lurrari finko eusteko berriz
sustrai sendoen beharra.
Haizearen deiadarra.
Ibaiko uren marmarra.
Zu baitzitugun Urola ertzeko
larrosa gorri bakarra.
Lur utzi baten dizdira zuen
gau iluneko izarra.

2

Ekiari so, goruntz begira
bezenu(e)n borondatea.
Loretu zinen, sendotu zinen
lili-arrosa maitea.
Izadiaro zabaldu ere
zure etxeko atea.
Mendi artea ibai ertzea
zorionaren bidea.
Ezin zen hautsi amandreari
lotzen zituen katea.
Kemenez bete-betea.
Mendizaleen legea.
Jantzi gorria, elur zuria
eta zelaiko berdea.
Horixe zenun betidanikan
izatearen izatea.

3

Baina ez dago larrosarikan
arantzarik gabekua.
Euskara gabe Euskadi ere
ez da izango lehengua.
Horregatikan lan egin duzu
euskaldun amorratua.
Herrikideak esnatu ditu(e)n
gaueko otso ulua.
Ele eder hau seaskatikan
zenu(e)n zeureganatua.
Zainetaraino sartua.
Zure itzal bihurtua.
Barne hazia zabaldu zenu(e)n
alez betez lur zorua.
Zure bizitza eskeini zenun
ernetu zedin fruitua.

4

Baina eguna itzali zaizu
argia da ezkutatu.
Ezin ikusi ezin sentitu
indarrak dira agortu.
Mendi artean ibai ertzean
hilotz zarabilakatu.
Larroxa hori derrepentean
gaztaroan da ximeldu.
Gailurra baino askoz gorago
zerurantz da abiatu.
Bere ametsa bete du.
Gainaren gaina ukitu.
Aizu Iñaki zauden lekutik
otoi mesedez aditu
Zuri eskerrak EUSKAL oihua
NATURAn da nagusitu.


—Hirugarren Saria: Alaitz Artolazabal Amilleta, 1. BBB "B"—


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Webgune lagunak
mendimartxak
mendiak
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2010. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer