[eu] [es]
 [ Hemen zaude: Sarrera  >  Nor zen Iñaki...  >  Omenaldiak  >  Lagunak  ]
 
Sarrera
Nor zen Iñaki
Abestiak
Aurtengo edizioa
Fitxa teknikoa
Arautegia
Izena ematea
Opariak
Inkesta
Bloga
Txat
Jarioak Feed icon
FAQ
Bideo eta argazki galeriak
Aurreko edizioak
Antolatzaileak eta laguntzaileak
Kontaktua

Ostatuak
Nola etorri
Leku eta monumentu interesgarriak
Errezetak
Aholkuak
Webgune lagunak
Bisita liburua

Ohar legala
Pribatutasun
Politika

[eu] Euskara
[es] Castellano


 
Herria eta hizkuntza

Iragan egun batez, ostatu batean
bi lagun ari ziren eztabai betean
biak ziren euskaldun zintzoak ustean,
halere ezin adi elkarren artean;
entzuten egon naiz umore tristean.

Ez dut osorik hartu baten parabola
erderaz mintzo baitzen, berak jakin nola
gure herri maiteaz zuela axola,
hau, bere gain beharra, bertzen men dagola,
"Gora Euskal Herria", frantsesez ziola.

Bertzea oldartu zen euskera garbian:
"gure hizkuntza ez da galduko - agian! -
Hori dugu bereixik guk Euskal Herrian
gainerakotan gaude ber besten neurrian
frantses eginak gira joan den aspaldian!".

Bi gizon horietan, zuhaitz onekoa
batek ondoa zuen, bertzeak ostoa;
gauza arrado hori ez dut gustokoa
mendian bizi arren, dut ikustekoa
gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.

Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik bereiztean bitarik bakoitza,
izaite horrendako segurra hil hotza.

Batzu herriaz oroit, euskeraz ahantzi
bertzek euskera maite, herria gaitzetsi
hizkuntza ta herria berez ez doatzi,
berek nahi daukate konpreni arazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

—EZ ZAITUGU AHAZTUKO, MILA ESKER IÑAKI
Hire oroiz, 1996ko uztailak 20—


 

Iñaki Beitia ...

Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.

—Nerea Elustondo—


Webgune lagunak
mendimartxak
mendiak
Gaurko eguraldia

 


http://www.beitia.org
© 1997-2010. Iñaki Beitiaren omenezko Mendi-martxa


Antolatzaileak: Goierri Kirol Elkartea ¦ Lekaio Kultur Elkartea ¦ Ostadar Mendi Taldea (IFK: G20341673)
Urretxu-Zumarraga Ikastola ¦ Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea
Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa). Euskal Herria - The Basque Country
Kontaktu helbidetarako egin klik hemen.


1024x768 edo pantaila-bereizmena handiagoa gomendatua.



Powered by Zope


Multilingual by
Localizer