| |
|
|
Iñakiri egindako omenaldiak...
Ondorengoak Iñakik, heriotzaren ondoren jasotako omenaldi testuak dira. Alde batetik, 1996ko uztailaren 20an, arratsaldean, Urretxuko Iparragirre plazan Urretxu-Zumarragako hainbat elkartek bere omenez egindako ekitaldian irakurritako testuak, bestaldetik, Urretxu-Zumarraga Ikastolak Iñaki hil eta hurrengo "Euskaraz Bizi astean", ikasleen artean antolatutako Ipuin eta Bertso paper lehiaketan saritutako lanak... baita Otamotz zein Kaixo aldizkarietan argitaratutako testuak.
Urretxu-Zumarraga Ikastolak ikasleen artean, Iñaki hil ondorengo "Euskaraz Bizi" astean, "Iñaki, euskalzale ta izadizale" gaia zuen bertso paper lehiaketa antolatu zuen. Hona hemen lanik garrantzitsuenak.
1996ko uztailaren 20an, arratsaldean, Urretxuko Iparragirre plazan Iñaki Beitiari herriko hainbat elkartek egindako omenaldiaren argazkiak.
|
|
|
|
Iñaki Beitia ...
Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena,
bostgarrengoa,
jatortasuna sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunenean
diz-diz egiten duena.
—Nerea Elustondo—
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Gaurko eguraldia |
 |
|
|
|
|
|
|