Aurtengo edizioa

Ohi legez, aurten ere mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Aurten ordea ibilbide bakar batez osaturik egongo da, inguruan ditugun parajerik ederrenetarikoak bisitatuko dituelarik.

Ibilbidea
Ibilbidea
Ibilbidea
Ibilbide bakarra
Irteera ordua
7:00-8:00
Luzera (Km)
32,57
Gainbehera (m)
2.319
  • Ibilbide bakarrak Areizaga-Kalebarren enparantzan izango du abiapuntua. Elkartzen garen lagun kopuru handia kontuan izanik, aurtengoan ere, era mailakatuan -07:00ak eta 08:00ak bitartean- egin ahal izango da irteera. Urretxu eta Zumarraga arteko Areizaga-Kalebarren enparantzatik, parte hartuko duten mendizaleek Zumarragako kanposanturantz abiatuko dira... eta bide berriak bilatuz, Aizpuru baserrirantz doan pistatik jarraituko dute. Antio aldera iritsita, Beloki mendia atzetik inguratzen duen bidetik jarraituta, puntarantz zuzenean egingo dute gero. Elorriaga leporantz jaitsiko dira eta Izazpi hegi erdian dagoen bide ordeka hartuta, azken malda gogorrari ekinez Izazpi puntaraino igoko dira. Hemen bigarren kontrola..

    Hemendik aurrera mendizale askorentzako ezaguna den bidea hartuko da. Pagotxoeta lepoan lehen anoa-postua izango da, eta Samiņorako bidea hartuko da. Hemen 3. kontrola. Samiņotik Oleta leporantz jarraituko dute eta lepotik behera, Ule baserritik igaroz, Aizpurutxora jaitsiko dira. Hemen bigarren anoa-postua.

    Aizpurutxotik gora hartu beharko da, Bergara-etxeberri eta Baztarriņa baserrien ondotik igaroz, Trekutz lepoaren bila joango baitira mendizaleak. Trekutzen dagoen anoa-postuan indarrak berritu ondoren, Irimoko Zazpi Puntak egin beharko dituzte mendizaleek, gurutzean kontrola izanda, Urretxu-Zumarragarako Areizaga-Kalebarren enparantzara itzuliz, 32 kilometro pasatxo dituen ibilbide ederraz gozatuz.

    32,57 kilometro inguruko luzera eta 2.319 metroko desnibela eskaintzen duen ibilaldian.

    • Kontrolak. Ibilbidearen kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga-Kalebarren plazan (hasierako kontrola - txartela zigilatuta emango dizugu), Izazpigaņean, Samiņoko tontorrean, Aizpurutxon, Irimo gurutzean eta berriz Areizaga-Kalebarren plazan.

    • Anoa-postuak. Ibilbidearen anoa-postuak ordea, ondorengoak dira... Pagotxoeta lepoa, Aizpurutxo, Trekutz lepoa eta Areizaga-Kalebarren enparantza (Urretxu-Zumarraga). Ibilbidean zehar aurkituko diren iturrien berri fitxa teknikoan izango duzu.

Gogoratu, ibilbidearen irteera goizeko 7:00ak eta 8:00ak artean izango dela.


Segurtasuna

Segurtasuna dela-eta, Gurutze Gorriaren laguntza estimagarria ziurtatuta dugu: euren lur-orotarikoarekin kontrol-gune desberdinetatik igarotzen dira, beren lana beharrezko bada istripuaren tokira hurbiltzearren. Bai unitate mugikor hau, baita gainontzeko kontrol-guneek antolakuntzaren gune zentralarekin sakelako telefonoz kontaktu zuzenean izango dira. Segurtasun arau hauetaz gain, behar izanez gero, edozein parte-hartzaile osasun-zentrora zein herrira jaistearren, kontrol-gune guztietan beharrezko izan litezkeen ibilgailuak izango dira.


Berrikuntzak
Samiņo gaina
Samiņo gaina
— ©  Santi Usabiaga—
Egin klik handiago ikusteko
(214,196 byte)

Aurten ospatu behar dugun ibilaldiak zenbait berritasun eta berritasun-jarraipen ere badakar:

  • Ibilbide kopuruari dagokionez, antolakuntza arrazoiak direla medio, bakarra antolatzea erabaki dugu. Aldaketa honen egokitasuna aztertu beharko da.

  • Aurten ere bide berriak zapaltzeko aukera izango dugu Iņakiren omenezko mendi-martxan. Belokirako igoera berria da, Aizpuru baserriaren inguruetatik abiatuko baita mendian gora, Beloki gainera bide berri batetik iritsiz. Izazpi gainera doan bidea ere ezezaguna izango da lagun askorentzat.

  • Halaber, aurreko urteotan izandako berrikuntzak izaten jarraituko ditugu...

    • Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi-martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko lizeoan -helmugatik hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle zelaian -helmugatik 5 minutuko bidean, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezagun. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

    • Ibilbidearen partaideentzat irteera zabala egiten jarraituko dugu. Antolakuntzaren aldetik, berritasun bat ekarri genuen 2008ko edizioan, ordu erdian egin ahal izatea irteera. Aurten, ordubete barruan atera ahal izango da ibilbideari dagokionez, 7:00ak eta 8:00ak bitartean hain zuzen.

    • Aurten ere, aurreko urteko zerbitzuen maila mantendu behar dugu. Kanpotik etortzen direnenentzako lo egiteko tokia eskainiko diegu. Lo egiteko lokal handi eta zabala badugu (Urretxuko Lizeoaren azpian) eta bertan kokatuko dira behar diren koltxoiak mendizaleentzako. Lo-zakua baino ez da behar izango bertan lo egiteko. Lokala larunbateko arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da irekita mendizaleei harrera egiteko. Guk antolatutako tokian lo egiteko asmoa baduzu, Internet bitartez izen-ematean (erregistratzeko atalean) gu aurretik jakinaraztea eskertuko dizugu, horrela lo egiteko zenbat jende izango dugun jakingo dugu-eta. Internetez ez baduzu izena ematen eta lo egiteko asmoa baduzu, mesedez, posta elektronikoz edo pertsonalki jakinaraz iezaguzu. Bestalde, ordainpeko ostatu batean lo egin nahiko bazenu, ostatu eta jatetxeen zerrendan aurkituko duzu behar duzun informazioa.

    • Inkesta. Urteak daramatzagu inkestak paperetan egiten eta mendizaleek emandako balorazio positibo eta negatiboa kontuan hartzen. 2009an eta 2010ean inkestak webgunearen bitartez jaso ditugu. Ikusi nahi badituzu, aurreko urteetako atalean ikusgai dituzu. Aurten ere, parte har dezazun gonbidatzen zaitugu, okerrak zuzentzeko, zure iritzia behar dugulako.