Aurtengo edizioa

Ohi legez, aurten ere mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Aurten ordea ibilbide bakar batez osaturik egongo da, inguruan ditugun parajerik ederrenetarikoak bisitatuko dituelarik.

Ibilbidea
Ibilbidea
Ibilbidea
Ibilbide bakarra
Irteera ordua
7:00-7:30
Luzera (Km)
35,43
Gainbehera (m)
1906
  • Ibilbide bakarrak Areizaga-Kalebarren enparantzan izango du abiapuntua. Elkartzen garen lagun kopuru handia kontuan izanik, aurtengoan ere, era mailakatuan -07:00ak eta 07:30ak bitartean- egin ahal izango da irteera. Bidegorriari jarraituz ikastolatik, Santa Barbara ermitara eramaten duen errepidetik igoko gara. Geroago Irimoko hegaletik Iturraundi iturritik pasatzen duen pista hartuko dugu. Azken aldapak Zazpi Puntetako kordaleraino iristea eragingo digu. Eskuinerantz joanez, "Buzoi"-ko puntara helduko gara eta minutu gutxitan helduko gara gailur bereko gurutzera, bertan eguneko lehen kontrola aurkituko dugu.

    Tontorretik, Irimora igotzeko erabiltzen den bide erabilienetik jaitsiko gara Lizarriturri iturri emankorreraino, eta ia aldaparik galdu gabe, aurrera jarraituz Irimo mendiaren ipar hegaletik aurrera jarraituko dugu, Urretxuko Nebera ingururaino iritsi arte. Harrobiaren gainetik igaroko gara eta azkenik Baztarriņa baserri bakartiraino iritsiko gara. Bertan aurkituko dugu eguneko lehen anoa-postua.

    Baztarriņatik, Gorlarantz abiatuko gara, eta Elosumendiko gailurreraino ostera, izan ere bertan eguneko bigarren kontrola aurkituko dugu-etan lekuko. Bere kordala zeharkatzen duen pistagatik itzuliko gara, Gi-3750a eskualde-errepidea gurutzatuko dugu eta jaitsiera sendoan helduko gara Aizpurutxoko Auzora azkenik, bertan dago denok espero dugun anoa-postua indarrak hartzearren. Leku berean hirugarren kontrola ikusiko dugu.

    Hemendik Ule baserriraino igoko gara, eta aurrerago jarraituz Oleta lepora (kontrola bertan). Oletatik, zuzen jaitsiko gara Agiņaga auzora (anoa-postu likidoa bertan) eta Abendaņo eta Izukitza baserrien ondotik igaro ostean, bidegorria helduz, azkenik hasiera puntua izan den Areizaga-Kalebarren enparantzara. Azken kontrola eta eguneko azken anoa-postua bertan.

    35,43 kilometro inguruko luzera eta 1.906 metroko desnibela eskaintzen duen ibilaldian.

    • Kontrolak. Ibilbidearen kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga-Kalebarren plazan (hasierako kontrola - txartela zigilatuta emango dizugu), Irimon, Elosumendin, Aizpurutxon, Oletako gurutzean eta berriz Areizaga-Kalebarren plazan.

    • Anoa-postuak. Ibilbidearen anoa-postuak ordea, ondorengoak dira... Baztarriņa baserria, Aizpurutxo, Agiņagako auzoa (likidoan) eta Areizaga-Kalebarren enparantza (Urretxu-Zumarraga). Ibilbidean zehar aurkituko diren iturrien berri fitxa teknikoan izango duzu.

Gogoratu, ibilbidearen irteera goizeko 7:00ak eta 7:30ak artean izango dela.


Segurtasuna

Segurtasuna dela-eta, Gurutze Gorriaren laguntza estimagarria ziurtatuta dugu: euren lur-orotarikoarekin kontrol-gune desberdinetatik igarotzen dira, beren lana beharrezko bada istripuaren tokira hurbiltzearren. Bai unitate mugikor hau, baita gainontzeko kontrol-guneek antolakuntzaren gune zentralarekin sakelako telefonoz kontaktu zuzenean izango dira. Segurtasun arau hauetaz gain, behar izanez gero, edozein parte-hartzaile osasun-zentrora zein herrira jaistearren, kontrol-gune guztietan beharrezko izan litezkeen ibilgailuak izango dira.


Berrikuntzak
Samiņo gaina
Samiņo gaina
— ©  Santi Usabiaga—
Egin klik handiago ikusteko
(214,196 byte)

Aurten ospatu behar dugun ibilaldiak zenbait berritasun eta berritasun-jarraipen ere badakar:

  • Ibilbide kopuruari dagokionez, antolakuntza arrazoiak direla medio, bakarra antolatzen jarraitzea erabaki dugu, 2011ko partehartzea eta erantzun ona dela medio.

  • Aurten ere bide berriak zapaltzeko aukera izango dugu Iņakiren omenezko mendi-martxan. Mendizaleak Elosumendira eramango ditugu eta Irimo aldeari dagokionez, Neberatik igaroko dira martxa honetako partehartzaileak.

  • Halaber, aurreko urteotan izandako berrikuntzak izaten jarraituko ditugu...

    • Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi-martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko lizeoan -helmugatik hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle zelaian -helmugatik 5 minutuko bidean, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezagun. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

    • Ibilbidearen partaideentzat irteera zabala egiten jarraituko dugu. Antolakuntzaren aldetik, berritasun bat ekarri genuen 2008ko edizioan, ordu erdian egin ahal izatea irteera. Aurten, ordubete erdi barruan atera ahal izango da ibilbideari dagokionez, 7:00ak eta 7:30ak bitartean hain zuzen.

    • Aurten ere, aurreko urteko zerbitzuen maila mantendu behar dugu. Kanpotik etortzen direnenentzako lo egiteko tokia eskainiko diegu. Lo egiteko lokal handi eta zabala badugu (Urretxuko Lizeoaren azpian) eta bertan kokatuko dira behar diren koltxoiak mendizaleentzako. Lo-zakua baino ez da behar izango bertan lo egiteko. Lokala larunbateko arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da irekita mendizaleei harrera egiteko. Guk antolatutako tokian lo egiteko asmoa baduzu, Internet bitartez izen-ematean (erregistratzeko atalean) gu aurretik jakinaraztea eskertuko dizugu, horrela lo egiteko zenbat jende izango dugun jakingo dugu-eta. Internetez ez baduzu izena ematen eta lo egiteko asmoa baduzu, mesedez, (+34)633380136 telefonora deitu (Hilario), honen berri jakin dezagun. Bestalde, ordainpeko ostatu batean lo egin nahiko bazenu, ostatu eta jatetxeen zerrendan aurkituko duzu behar duzun informazioa.

    • Inkesta. Urteak daramatzagu inkestak paperetan egiten eta mendizaleek emandako balorazio positibo eta negatiboa kontuan hartzen. 2009, 2010 eta 2011n inkestak webgunearen bitartez jaso ditugu. Ikusi nahi badituzu, aurreko urteetako atalean ikusgai dituzu. Aurten ere, parte har dezazun gonbidatzen zaitugu, okerrak zuzentzeko, zure iritzia behar dugulako.

    Baita, lehen aldiz, berrikuntza berriak ekarriz ere:

    • Neskentzako elastikoak. Bai, hainbat ediziotan neskentzako diren elastiko propioak eskatzen ari dira partaide batzuk. Eta kontuari bueltak eman ondoren, honetan ere urratsak aurrera ematea izan da aurtengo edizioan. 2012koan, neskentzako propio diren elastikoak izango ditugu helmugan.

    • Argazki rally-a. Zenbat eta zenbat mendizalek daramate argazki kamera mendi-martxa egunean? Partaide ugarik. Hori dela eta, aurten martxa egunean argazki-rallya antolatuko dugu, eta bi lagunentzako jatetxe on batean izango den afaria saritzat jasoko du irabazleak. Animo eta parte hartu!

    • Facebook-en gaude. Facebook-en ere emango dizuegu gure berri. Segi gaitzazu hemen: http://www.facebook.com/beitiamendimartxa.

    • Eta euskaldunok Elosumendin eta Oletan, euskaraz bizi nahi dugula adierazteko aukera izango dugu. Etorri, argazkia aterako dizugu eta parte hartu euskararen aldeko ekimen honetan.