Beitia Sarean

BI URTEKO ETENAREN ONDOTIK BUELTAN DA IÑAKI BEITIAREN OMENEZKO MENDI MARTXA

Kaixo IBMMzale!

Azken bi urteotan ezin izan dugu antolatu Iñaki Beitia Mendi Martxa, baina horrek ez du esan nahi Iñaki gogoan izan ez dugunik.

2020. urtean, hainbat ediziotako elastikoekin atera ginen, Ibilaldirako aukeratu genuen egunean ariketa fisikoa egitera. Iaz, Mendi Martxaren 25. urteurrenean, txartel-ontzi bat jarri zen Oñamendiko gailurrean eta hura aurkitzeko gonbita egin genuen.

Aurten bai, 2022an ohi bezala egingo dugu. Antolatzaileak bezain gogotsu egongo zaretelakoan, web orri honetan hogeita laugarren edizioari buruzko informazioa aurkituko duzue.


Gomendioak: Aurreikuspenen arabera, igandea egun beroa izango da, tenperatura altuekin. Antolakuntzatik ari gara horri aurre egiteko prestatzen, baina bakoitzak bere neurriak hartzea ongi legoke: esfortzuak egokitzea, eguzki-krema, eguzkitako betaurrekoak, bisera, kantinplora...



Iñaki Beitia mendi martxaren uneak - 2022ko edizioa - Gotzon Aranburu - Goierriko Hitza


Biharamuneko datuak / Datos del día después:

euskaraz | en castellano


Carlos Mediavillaren bilduma

Ikusi hemen Carlos Mediavillak utzitako argazki apartak. Eskerrik asko Carlos!!!


Ikus itzazu egunean zehar egindako argazkien bildumak / Visualiza las fotos del día de la marcha

Argazkien galeria / Galería de fotografías


Gure mendiak arriskuan
 

Martxa egunean, maiatzaren 22an, proiektu honen kontrako sinadura bilketa egingo dugu Aizpurutxoko pilotalekuan eta helmuga gunean. Lagun iezaguzu gure mendiak babesten! Informazio gehiago hemen.


 
Euskaraz bizi nahi dut!
 

Igandean argazkiak atera genituen, EUSKARAZ BIZI NAHI dugulako! Argazkien galeria hemen.

 
Iņaki Beitia Mendi Martxa 2022

Ibilbidea


Ohi legez, aurten ere, mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Aurten Iñaki Beitia Mendi Martxaren 24. edizioa beteko dugu, ohi bezala ibilbide bakarra antolatuz: 30,5 kilometrotakoa eta 1.700 metroko gainbehera metatua izango duena; ibilbideak inguruan ditugun parajerik ederrenetarikoak bisitatuko ditu.

Irteera ordua 7:00 eta 7:30ak artean izango da

Informazio Gehiago
Iñaki Beitia Mendi Martxa 2018

Kontrolak eta Anoa-postuak


Kontrolak:

Ibilbideen kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga-Kalebarren plazan (hasierako kontrol-txartela zigilatuta emango dizugu), Izazpi, Samiño, Aizpurutxo eta Irimo puntan, eta berriz Areizaga-Kalebarren plazan, oraingoan amaierako kontrola.

Anoa-postuak

Ondorengoak izango dira: Pagotxoeta, Aizpurutxo, Trekutz eta Areizaga-Kalebarren enparantzan.

Informazio Gehiago
Iñaki Beitia Mendi Martxa 2018

Izena Ematea


Urretxu-Zumarragan

2022ko maiatzaren 9tik aurrera izenematea Urretxuko Aldiri Kiroldegia , Zumarragako Ispilla Kiroldegian zein Ostadar Mendi Taldearen egoitzan egin ahal izango duzu.

Izen-ematea martxaren aurreko egunetan egiten bada, ordaindu beharreko kuota 8 eurokoa da , eta bestela 10 eurokoa irteera-egunean bertan egiten bada.

Martxako goiz berean bertan izena ematea egiterik izango da. Dena dela, Antolakuntza Batzordeak izen-ematea AURRETIK egin dezazun eskatzen dizu, mendi-martxaren antolakuntza lanak erraztu eta eguna ahalik eta hoberen atera dadin.

Internetez bidez

Izena emateko epea hasita dago. Epea irekitzen denean, helbide honetan datuak betetzeko datu-orria izango duzu.

Informazio Gehiago