Aurtengo edizioa


Ohi legez, aurten ere, mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Aurten Iñaki Beitia Mendi Martxaren 23. edizioa beteko dugu, ohi bezala ibilbide bakarra antolatuz: 31,5 kilometrotakoa eta 1.700 metroko gainbehera metatua izango duena; ibilbideak inguruan ditugun parajerik ederrenetarikoak bisitatuko ditu.

Irteera ordua Luzera (Km) Desnibela (m)
7:00 eta 7:30ak artean 31,5 1.700

Irteera Areizaga/Kalebarren (Potros) enparantzatik egingo da goizeko 7:00ak eta 7:30ak artean.

Ibilbidea Irimo mendiaren tontor aldera (kontrola) abiatuko da eta Zazpi Puntak parajetik igaro ondoren Trekutz lepora iritsiko da (anoa postua), Gorrostaratzuraino jarraituz ondoren, nondik Lutxurdio baserriraino jaitsiko den Aizpurutxoraino iristeko (kontrola eta anoa postua). Jan eta edan ondo egin ondoren Oletatik Samiñora igoko gara (kontrola), Pagotxoeta (anoa postu likido) eta geroago Izazpi gainera (kontrola), eta Udatik eta Antiotik helmugara iritsiko gara.

  • Kontrolak: Areizaga-Kalebarren plazan (hasierako kontrol-txartela zigilatuta emango dizugu), Irimo, Aizpurutxo, Samiño, Izazpi eta berriz Areizaga-Kalebarren plazan, oraingoan amaierako kontrola.

  • Anoa-postuak: Trekutz, Aizpurutxo, Pagotxoeta eta Areizaga-Kalebarren enparantzan.

Segurtasuna


Segurtasuna dela-eta, Gurutze Gorriaren laguntza izango dugu: euren lur-orotarikoarekin kontrol-gune desberdinetatik igarotzen dira, beren lana beharrezko balitz istripuaren tokira hurbiltzearren. Bai unitate mugikor hau, baita gainontzeko kontrol-guneek antolakuntzaren gune zentralarekin sakelako telefonoz kontaktu zuzenean izango dira. Segurtasun arau hauetaz gain, behar izanez gero, edozein parte-hartzaile osasun-zentrora zein herrira jaistearren, kontrol-gune guztietan beharrezko izan litezkeen ibilgailuak izango dira.

Berrikuntzak


Ibilbidea amaitzean, parte-hartzaileek egin dugun mendiko-materialaren zozketan irabazle ote diren jakin ahal izango dute: hain zuzen zozketan izango ditugun produktuak baldintza berezietan herriko dendetan erosi izan ditugu (Intersport, Alex Kirolak, Apalategi y Bidegorri).

Zerbitzuak


  • Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi Martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko Lizeoan -helmugatik oso hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle Ikastetxeko patioan -helmugatik 5 minutuko bidean-, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezaten. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

Aparkalekua

Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi Martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko Lizeoan -helmugatik oso hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle Ikastetxeko patioan -helmugatik 5 minutuko bidean-, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezaten. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

Kamisetak

Aurten ere, parte-hartzaile guztiek elastiko bana jasoko dute oroigarri gisa. Badira urte batzuk neskentzako propioak diren kamisetak eskaintzen ditugula eta aurtengoan gizonezkoek eta emakumezkoek neurri edo taila guztien artean (S, M, L, XL, XXL) aukeratu ahal izango dute.

Euskeraz bizi nahi dugu!

Eta euskaldunok Aizpurutxon, euskaraz bizi nahi dugula adierazteko aukera izango dugu. Argazkia atera eta parte hartu euskararen aldeko ekimen honetan.

Inkesta

Mendi Martxako hurrengo egunetan, webgune honetan kokatutako balorazio inkesta bat betetzeko gonbidapena egingo dizugu, antolakuntza hobetzeko helburuarekin.