Ekitaldi guztien historiala

Honakook izan dira orain arte burutu ditugun ibilaldiak:

  • 1. edizioa. 1997ko irailak 14. Ibilaldian 160 mendizalek parte hartu zutelarik. Parte-hartzailetako 100 lagunek ibilbide luzeari ekin zioten, eta gainontzeko guztiek ibilbide motza burutu zuten.

  • 2. edizioa. 1998 uztailak 19. Bigarren edizioan, eta bero handia egin zuelarik, 175 lagunek hartu zuten parte mendi ibilaldian.

  • 3. edizioa. 1999ko maiatzak 16. Egin genuen hirugarren ekitaldian, parte-hartzea ere ez zen makala izan: 142 lagunek hartu zuten parte ibilaldi luzean (55 Km) eta beste 169 ibilaldi "laburrean", dena oso giro jatorrean ospatuz.

  • 4. edizioa. 2000ko maiatzak 14.Partaide guztiak, 477. 378 gizon eta 99 emakume, parte hartze handia hain zuzen.

  • 5. edizioa. 2001eko maiatzak 20. 596 lagun izan ziren.

  • 6. edizioa. 2002ko maiatzak 19. Parte hartu zuen mendizalegoaren zenbakia igo egin zen: 693 (aurreko ekitaldian baino 100 mendizale gehiago). Hauetarik 171 emakumeak ziren eta 522 gizonak. 418 parte hartu zuten ibilaldi laburrean eta 253 luzean. Ibilaldi luzean 25 emakumek hartu zuten parte. Ibilbide bik bat egiten zuten Lizarretatik Aizpurutxo bitartean. Eta ikaragarri zen 600 lagun Izazpi puntara igotzen ikustea.

  • 7. edizioa. 2003ko maiatzak 18. Iaz 1000 lagun izan ziren gure martxan. Ikusten den bezala, jendeak ondo jaso du gure gonbitea.

  • 8. edizioa. 2004ko maiatzak 23. 890 partaide izan ziren.

  • 9. edizioa. 2005eko maiatzak 22. Guztira 1.053 lagunek hartu zuten parte 9. edizioan. Horietatik 283 emakumeak ziren. Bestalde, 236 lagunek ibili ziren ibilbide luzean, eta 817 ibilbide laburrean.

  • 10. edizioa. 2006ko maiatzak 21. Guztira 1.275 lagunek hartu zuten parte 10. edizioan. 259k hartu zuten parte ibilbide luzean, eta gainontzekoak, 1.016 ibilbide laburrean.

  • 11. edizioa. 2007ko maiatzak 20. Eguraldi zakarreko eguna izan zen eta 1.089 mendizale zeuden irteera gunera etortzeko deituak, 206 lagun, 50 kilometro baino gehiagoko ibilbide luzean parte hartzeko eta gainontzeko guztiak, ibilbide laburrean ibiltzeko. Horietarik 300 baino gehiago emakumeak ziren. Eguraldi txarra egin bazuen ere, guztira 828 mendizale ausart izan ziren beren txartelak helmugara iristean sinatu zituztenak. Zikin, blai eta mela-mela eginda iritsi baziren ere, irribarretsu hurbildu ziren kontrol-gunera; aurretik zorrotza zen ibilbidea lokatzak are gogorrago bihurtu zuela nabarmendu zuten guztiek. Lerro hauen bitartez den-denei zorionak eman nahi dizkiegu.

  • 12. edizioa. 2008ko maiatzak 11. Guztira 1.108 lagunek hartu zuten parte 12. edizioan, horietarik 312 emakume izan zirelarik. 263k hartu zuten parte ibilbide luzean, eta gainontzekoak, 845 lagunek ibilbide laburrean.

  • 13. edizioa. 2009ko maiatzak 24 Guztira 1.150 lagunek hartu zuten parte 13. edizioan, ia 300 emakume izan zirelarik. 195 lagunek hartu zuten parte ibilbide luzean, eta 955ek hain luzea ere ez zenean.

  • 14. edizioa. 2010eko maiatzak 23 1.480 lagun guztira izan ziren parte hartu zuten lagunak Mendi Martxaren 14. edizioan. Gorakada nabarmena izan dugu edizio honetan... eguraldia lagun, jendeak emandako giroa aparta izan zen.

  • 15. edizioa. 2011ko maiatzak 15 14 ekitalditan martxa bikoitza antolatu ondoren, mendi-martxa bakarra antolatzeko urratsa eman dugu eta emaitzak onak izan dira. 1300 lagun izan dira martxan parte hartutakoak... 15 edizioa ekitaldi bereziak ekarri dituena izan da gainera...

  • 16. edizioa. 2012ko maiatzak 20 Maiatzaren 20an ospatu zen Iñaki Beitiaren omenezko XVI. Mendi-martxa eta eguraldia ezin okerragoa izan zen: euriak ez zuen eten irteeratik azken parte-hartzailea helmugara etorri arte eta honez gain bidean martxazaleek sortutako lokatzak inoiz gogoratzen dugun jardunaldi gogorrenetako gisa oroitzen dugu. Ia 940 izen-emate, 670 gizon eta 270 emakume, guztira 633 izan ziren euren txartel bustiak erakutsi zituztenak, horietariko askok 35,4 kilometro eta 2000 metroko desnibela osatu ondoren...

  • 17. edizioa. 2013ko maiatzak 19 Maiatzaren 19an ospatu genuen martxaren XVII. edizioa. Aurreko urteko edizioaren ibilbidea errepikatu genuen eta berriz ere eguraldiak kale egin zigun. Hala eta guztiz ere 793 emakume eta gizonek, eta neska-mutilek hartu zuten parte gure martxan. Iñakik seguru eskertuko duena.

  • 18. edizioa. 2014ko maiatzak 18 Egun aparta egin zuen mendian ibiltzeko, eguzki eta haize freskoarekin; mendia berde-berde zegoen. 982 izan ziren mendi-martxan parte hartu zutenak.

  • 19. edizioa. 2015eko maiatzaren 31a.. Eguraldi aparta eskaini zuen egunean, 1080 lagun izan ziren izena emandakoak.

  • 20. edizioa. 2016ko maiatzaren 22a.. Iganderako iragarrita ziren eguraldi iragarpen kaxkarren aurrean, atseginez hartu genuen goizeko lehen orduetan mendizaleak irteera gunera etortzen ikustean. 1034 partehartzaile izan ziren guztira baldintza fisiko guztietarako egokitutako 3 ibilbide desberdinetan banatuak, izan ere, 20. edizioa betetzen ari ginen.

  • 21. edizioa. 2017ko maiatzaren xxa.. 1068 izena emandakoak, 721 gizonezko eta 347 emakumezko (%32). Ibilbidea 34 km. luzekoa eta 1800 metroko desnibelekoa zen. Zenbat lagun irten ziren ez dakigun arren, badakigu jakin Elosumenditik 920 mendizale inguru pasatu ziren.

  • 22. edizioa. 2018ko maiatzaren 20a.. Igandean, eguraldia lagun, mila mendizale baino gehiago elkartu ziren 30 kilometro luze eta 1600 m-ko desnibela zuen ibilaldian parte hartzeko. Lehen ordutik Areizaga-Kalebarren plaza jendez bete zen; 237 pertsonak egin zuten izen-ematea egunean bertan.

  • 23. edizioa. 2019ko maiatzaren 19a.. Iragarritako aurreikuspen meteorologiko txarrak bete ziren. Seguruenik, 23 martxetako eguraldi txarreneko edizioetako bat izan da. Hala eta guztiz ere, izena emandako 754 mendizale ingururen 500 mendizale goizeko 7etan irteera puntuan.

  • 24. edizioa. 2022ko maiatzaren 22a.. Bi urteko etenaldiaren ondoren, 1180 lagunek eman zuten izena eguraldi oneko egunean. 900ek zigilatu zuten txartela amaieran.