Askoz gertuago

Abesti hau 2006ko maiatzaren 13 eta 14 arteko asteburuan grabatu zen Urretxuko Pagoeta antzokian (ikus [>>] grabaketaren argazki galeria). Emaitza, Bertso Eskolaren inguruan mugitzen den lagun talde baten lanaren fruitua izan da. Grabazioa, kalitatate aldetik beraz, ez da beste munduko gauza. Halere, ez zen hori gure helburua; guk beste gauza batzuei eman nahi izan diegu garrantzia. Ziur gaude, Iñakiri ere horrela gehiago gustatuko litzaiokeela.

Espero dugu, gutxienez, guk gozatu dugun haina gozatzea kantuarekin. On egin!

Abestian parte hartu dute:

  • Hitzak eta doinua: Gorka Ojanguren

  • Ahotsak: Gorka Ojanguren, Gorka Azkarate, Joanjo Sagastibeltza

  • Haurren koroa: Edurne Plazaola, Ane Agirre, Maialen Akizu

  • Ahotsak eta animazioa: Iñaki Larrañaga

  • Pianoa eta teklatuak: Jon Goenaga

  • Bateria: Mikel Arriaran

  • Gitarra: Gorka Ojanguren

  • Baxua: Endika Alzelai

  • Grabazio teknikaria: Jon Goenaga

Guztiei gure eskerrik beroenak!

OHARRA: Abestia jaisteko esteka honetan kokatu kurtsorea, eskuineko botoia sakatu eta agertzen den menuaren "Gorde honela" aukera aukeratu.

 Creative Commons lizentziapeko kantua

Askoz gertuago

Heldu da berriz
prest mendirako botak
ondo estutu sokak
eta aldapan gora.

Hamargarrena
ia kunplitu dugu
baina aurten seguru
berezia izango da.

Joan zinela diote
mugaz haratago
gailurrik gailurrena
baino altuago.
Bertan orain izar bat
dizdiratsu dago
ta gaur sentitzen dugu
askoz gertuago

Igoko ditut
mendirik garaienak
zure irudi denak
aurkitu nahian berriz.

Jasoko ditut
hamaika irakaspen
hitzek bete ditzaten
oroitzapenak irriz.

Begiratu herria
mendi magaletan
zure atzetik doa
bide seinaletan.
Entzun haurrak euskaraz
dabiltz eskoletan
Bertsotan ari dira
herriko kaletan.

Zurekin nabil
Oletako bidean
bi zangoak airean
Aizpurutxon bihotza

Lagun artean
Irimon gurutzea
ibilbide luzea
berriz egin zait motza.

Joan zinela diote ...