Aurtengo edizioa


Denontzat ezaguna den arrazoiarengatik, bi urtez Martxa egin gabe egon ondoren, maiatzaren azken-aurreko igandean, Iñaki Beitiaren Omenezko Mendi Martxaren hogeita laugarren edizioa ospatuko dugu. Ohi bezala, Ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola Kosta eskualdeetatik igarotzen da, eta aukera bikaina da paraje eder horiek ezagutzeko eta gozatzeko. Azken edizioetan bezala, ibilbide bakarra egingo da, aurten 31,5 kilometro izango ditu eta 1.700 metroko desnibela metatuko da.

Irteera ordua Luzera (Km) Desnibela (m)
7:00 eta 7:30ak artean 31,5 1.700

Irteera Areizaga/Kalebarren plazan izango da, 7:00etatik 7:30era.

Eitzara aldera abiatuko da ibilbidea eta Soroitz, Salsamendi eta Berroeta baserrietatik hurbil igaroz, Izazpira(kontrola) igoko gara. Pagotxoeta-Samiño kordaletik Oñamendiko postontzi berria bisitatuko dugu (kontrola). Oletatik Aizpurutxora jaitsiko gara (anoa postua eta kontrola). Berriro ere aldapa gora Elosuraino, Gorlatik Trekutz aldera (anoa postu likidoa) eta Irimo gailurretik (kontrola) Areizaga/Kalebarren plazara itzuliko gara.

  • Kontrolak: Areizaga/Kalebarren plaza (hasierako kontrola -txartela zigilatuta emango da), Izazpi, Oñamendi, Aizpurutxo, Irimo eta Areizaga/Kalebarren plaza (itxiera-kontrola).

  • Anoa-postuak: Pagotxoeta, Aizpurutxo, Trekutz eta Areizaga/Kalebarren plaza.

Segurtasuna


Ibilbidearen segurtasunari dagokionez, Gurutze Gorriaren laguntza dugu. Izan ere, lur orotako ibilgailu bat erabiltzen da hainbat kontrolgunetan zehar mugitzeko, esku hartu behar bada ere. Unitate mugikor hori eta kontrol-puntu guztiak, telefono mugikorren bidez egongo dira harremanetan erakundeko postu nagusiarekin. Kontrol guztietan, ibilgailu batzuk eskuragarri egongo dira parte-hartzaileren bat ebakuatu behar bada.

Berrikuntzak


  • Edizio honetan Oñamendi gailurreko postontzia ezagutzeko aukera izango da, iaz Iñaki hil zeneko 25. urteurrenean inauguratu zena.

  • Ibilbidea bukatutakoan, parte-hartzaileek mendiko materialaren zozketan sarituak izan diren egiaztatu ahal izango dute. Zozketarako produktuak tokiko dendekin elkarlanean (Intersport, Alex Kirolak, Apalategi eta Bidegorri) erositakoak izango dira.

Zerbitzuak


  • Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi Martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko Lizeoan -helmugatik oso hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle Ikastetxeko patioan -helmugatik 5 minutuko bidean-, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezaten. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

Aparkalekua

Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi Martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko Lizeoan -helmugatik oso hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle Ikastetxeko patioan -helmugatik 5 minutuko bidean-, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezaten. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

Kamisetak

Aurten ere, parte-hartzaile guztiek elastiko bana jasoko dute oroigarri gisa. Badira urte batzuk neskentzako propioak diren kamisetak eskaintzen ditugula eta aurtengoan gizonezkoek eta emakumezkoek neurri edo taila guztien artean (S, M, L, XL, XXL) aukeratu ahal izango dute.

Euskeraz bizi nahi dugu!

Eta euskaldunok Aizpurutxon, euskaraz bizi nahi dugula adierazteko aukera izango dugu. Argazkia atera eta parte hartu euskararen aldeko ekimen honetan.

Inkesta

Mendi Martxako hurrengo egunetan, webgune honetan kokatutako balorazio inkesta bat betetzeko gonbidapena egingo dizugu, antolakuntza hobetzeko helburuarekin.