Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Oleta-Izazpi [28 sarrera]

Hasiera  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 3 / 3) |  Hurrengoa |  Amaiera

 
Oleta-Izazpi :: Bestelakoak
Pagoaren toponimia

Ez da arraroa "pago" hitzarekin erlazionatutako toponimoak aurkitzea gailurreria osoan, izan ere, orain dela mende batzuk, pagadiak jaun eta jabe izan ziren mendialde honetan eta egun, Zumakortaburu aldean kokatzen den pagadiren bat izan ezik (Txerreneko pagadia esaterako...), ia ez da pagadirik geratzen Zumarragako udal barrutiko lurretan.

Hala ere, mendiaren txokoak iraganean janzten zuten pagadien izen-aztarnak (toponimoak) geratu zaizkigu: Pagobakar, Bospagoeta, Irupagoeta, Pagadizelai, Pagalandatza, Pagalandeta, Pagalde, Pagaldesakon, Pagazuriazpia, Pagazuieta, Pagoazpi, Pagoillaraeta, Pagolabaso, Pagola, Pagotxoeta...

 
Oleta-Izazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Pagobakarrako tumulua

Iruarrieta megalitotegiko tumulua. 1989an aurkitutako hileta-monumentua. 0,40 m-ko altueraz , 6 m-ko luzera du I.-H. diametroan eta 8,70 m E.-M. diametroan. Bertako basaltoak.

Tumuluaren ondoan, Pagola lepoko txabola dago.

 
Oleta-Izazpi :: Megalitoak eta aztarnategiak
Pagolako tumulua

Iruarrieta megalitotegia. 1989an aurkitutako hileta-monumentua. 7,50 m luzera diametroan eta 0,20 m altuerakoa, zidor batek zeharkatzen du eta zenbait ibilgailuren pneumatikoek desitxuratua izan zen. Egia esan, 90. hamarkadan Samiño tontorretik pasatzen den gasbidea eraikitzeko lanetan deuseztatu zuten.

 
Oleta-Izazpi :: Parajeak
Pagotxoeta

Zumarraga eta Azpeitia artean 766 metroko garaieran kokaturiko lepoa. Lepo honek eta inguruko beste paraje batzuek komunean ezaugarri zahar bat gordetzen dute. "Pago-" erroarekin sortutako hitzak dira, antzina inguruak pagadiz beteta zeudela seinale. Hau Pagotxoeta da, Pago txikiak diren ingurua, alegia. Hurbilean, Pagola edo Pagobakarra adibide zehatzak dira. Batzuk ere, zera diote, bertatik itsasontziak egiteko egurra atera zela, izan ere hortik omen datorkio Kizkitzari bere itsas-bokazioa.

Dena dela ere, honekin gera gaitezen, imajina dezagun gure mendialdea pagadiz beteta behintzat. Dena dela, ez gaitzen ahaztu, Agiñaga auzoaren inguruetan Zumarragak oraindik balio handiko pagadi ederrak gorde dituela.

Joxeluis Ugarte legazpiarraren arabera, halaxe dokumentaturik agertzen da 1998an osatu zuen Zintzo-Mintzok eskatutako Urretxu-Zumarragako toponimia lan-ikerketa mardulean, Euskaltzaindiak "Onomasticon Vasconiae" bildumako 18. zenbakia jasoko zuenean.

Toponimoa: PAGOTXOETA
Kontzeptua: 50200 / Mendi baten goialdea
Iturriak: 1827: HIPO6 (209.or) / "Camino carretil de Elorriaga a Pagochoeta"
1833: HIPO6 (236.or) / "Arroyo que baja del alto llamado Pagochueta"
1852: HIPO7 (56.or) / "Alto llamado Pagochoeta"
1855: HIPO7 (83.or) / "Camino carretil que se dirige a (de Bazoeta) a Pagochoeta"
1862: HIPO8 (63.or) / "Terreno helechal y erial en Pagochueta"
1889: ZUA2 (8.or) / "Colina de Pagochueta"
1927: ZUA3 / Pagocheta
Ebakera: pagótxetá
Jose Mari Jauregi (Oraagoikoa baserria), 1995
Kokagunea: 88-22
Adierakideak: Pagotxoetas

Oharrak: Mende honen erdialdera arte "batzarrak" edo gazteen bilerak egiten ziren jaiero Pagotxoetan. Bazkalondotik ilundu arte, dantzan eta kartetan jarduten zuten mendiaren bi isurietan bizi ziren baserrietako gazteek. Hala, Zumarraga aldetik, Leturiauzo eta Aranburusakon-eko baserritarrak joaten ziren, eta Azpeitia aldetik, Aratzerreka eta Matxinbenta auzokoak.

Gaur egun, mendiek auzo eta herrien arteko mugak ezartzen dituzten bezala, lehen bailara ezberdinetako jendea batzeko balio zutela esan liteke. Gipuzkoako hegoaldean, horrela, mendigain askotan izaten ziren "gazte-bilerak", besteak beste: Urretxu eta Antzuolaren artean dagoen Deskarga gainean; Urretxuko Txaramuño mendian; Ezkiogako Atxurtza-n; Legazpi eta Oñatiren artean dagoen Udana gainean; Zerain, Zegama eta Segurak muga egiten duten Barbari auzoan, eta abarretan.

 
Oleta-Izazpi :: Parajeak
Samiño edo Irumugarrieta

933 m-ko altuerako gaina, Azkoitia, Azpeitia eta Zumarragako udal-barrutien arteko muga. Buzoia. Inguruetako bista ederra.

 
Oleta-Izazpi :: Eliz-arkitektura
San Kristobal baseliza

Testua prestatzen ari gara.

 
Oleta-Izazpi :: Ipuin eta kondairak
Trinitate Igandeko erromerian Oletako etxolaren teilatuan dantzan

Trinitateko erromeriarekin loturik, bada bertako etxolari buruzko kondaira bat, Aizpurutxon jasotakoa bera. Garai zaharretan hain jendetsuak ziren bertan, Trinitate Igandean egindako erromeriak, ezen, dantzatzeko tokiaren faltagatik-edo, bertako etxolaren teilatuaren gainean ere dantza egiten omen zela. Horrexegatik hain zuen, bertako etxolaren teilatuan hainbat neskatxak dantza egiteagatik, erori omen zen haren teilatua, txabola erabiltezina geratuz.

Ostera, urte askoz etxola erorita izan da eta azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Zumarragako eta Azkoitiko udalen (azkeneko honek ekonomikoki lagunduta gainera) eta Oleta Elkartearen ekimenei esker, lortu da 2008ko maiatzaren 18an (Trinitate Igandean), 72 m2-ko etxola berria inauguratzea. Etxola ageriko kareharrian egindakoa da, juxtu aurreko etxola zaharraren arrastoak geratzen ziren tokian.

Orain Oletako paraje ederrak badu toki mendizalearentzako seguru bat, ekaitzak bidean harrapatzen badu.

 
Oleta-Izazpi :: Ipuin eta kondairak
Urrezko kanpaiaren kondaira...

Kondaira honen arabera, Euskal Herrian guztiz zabaldua, trikuharri eta antzeko megalitoetan urrez beteriko kanpaia gordetzen zela sinetsi izan da. Horren ondorioz, hainbat eta hainbat trikuharri arpilatuak izan dira azken mendeotan.


Hasiera  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 3 / 3) |  Hurrengoa |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).