Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Agerreburu-Aizpurutxo [31 sarrera]

Hasiera  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 3 / 4) |  Hurrengoa  |  Amaiera

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Megalitoak eta aztarnategiak
Keixetako Egiya Hegoa

Elosua-Plazentzia megalitotegia. Leiopago mendiaren IMko sahietsaldean dagoen zabal- gune batean, Bergara-Azkoitia muga ondoan. Keixetako Egiya N tumulua 100 m. IIMrantz dago. 1920an J. M. Barandiaranek aurkitutako hileta-monumentua. Berak eta T. De Aranzadik eta E. Egurenek industu zuten hurrengo urtean. Trikuharria, labur irekia? Tumulua 17 m. diametrokoa eta 1,80 m-ko altuerakoa. Erdian krater handi bat du 6 m. diametrokoa eta 1,80 m. sakonerakoa, zanga erara 3 m-ko zabalerarekin irekitzen dena, Ekialderantz, tumulu-muturreraino. 1921ean: Ganbara, 3 harlosakoa, esparru errektangeluar bat da, Ekialderantz irekia, lekuz aldatutako estalki-harlosa bat duelarik. Gaur egun, asko itxuragabetutako ganbara bat gelditzen da, zutik soilik harlosa bat duelarik estalkia eutsiz (2,30x2,10xO,35 m-koa), eta beste bi etzanak kraterrean eta bi gehiago tumulu gainean. Bertako basaltoak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Megalitoak eta aztarnategiak
Keixetako Egiya Iparra

Elosua-Plazentzia megalitotegia. Leiopago mendiaren IMko sahietsaldeko zabalgune batean, Bergara-Azkoitiako mugatik gertu. Keixetako Egiya S trikuharria 100 m. HHErantz dago. Keixeta tumulua 350 m. IIMrantz dago. 1920ean J. M. Barandiaranek aurkitutako hileta-monumentua. Berak eta T. De Aranzadik eta E. Egurenek industu zuten hurrengo urtean. Tumulua 11 m. diametrokoa E-M eta 9 m. I-H, 0,80 m-ko gehiengo altuerarekin. Kraterra, 4x2,50 m. diametrokoa eta 0,70 m-ko sakonerakoa, gaur egun kontserbatzen den tumulu zatian, Iparralderantz deszentratua dago. Bertako basaltoak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Megalitoak eta aztarnategiak
Kurutzebakarra

Elosua-Plazentzia megalitotegia. Aizpuruko Zabala lekuan, Kurutzebakarreko gainean, Irukurutzetakotik 500 m. Mendebalderantz. Irukurutzeta trikuharria 430 m. EIErantz dago. Aizpurukozabala trikuharria 180 m. Hrantz dago. J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920ean eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. Egurenek industu zuten 1921ean. Tumulu zirkularra 10 m. diametrokoa eta 0,80 m-ko altuerakoa, oso nahasia. Erdiko kraterra 3 m. diametrokoa eta 0,95 m-ko sakonerakoa da. Indusketan zehar, erdialdean, bertako zoru harkaiztsuan landutako zulo bat, bere ardatz nagusia E-M norabidean duena, agertu zen. Bertako basaltoak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Megalitoak eta aztarnategiak
Maurketa

Elosua-Plazentzia megalitotegia. Maurketa Iepoan, Prantzesbaso eta Leiopago tartean, zabalgunean bertan dagoen txabolatik batetik 80 m. HMrantz. Keixetako Egiya S trikuharria 500 m. IIMrantz kokatzen da. J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920ean eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. Egurenek industu zuten 1921ean. Tumulu zirkularra 16,50 m. diametrokoa eta 1,60 eta 0,75 m. tarteko altuerakoa. Erdian krater handi bat du, 5 m. diametrokoa eta 1,30 m. sakonerakoa, Ekialderantz zabaltzen dena, tumuluaren muturreraino. Indusketan ze- har, bertako zoruan zulatutako hobi bat azaldu zen. Bertako basaltoak.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Bestelakoak
Pikunieta

Antzuolako baserria da, Antzuola herrigunetik oso urruti badago ere. Herritarrek inor pikutara bota nahi badute 'jun hai Pikunitta' esaten dute... baserriaren urrutasunaz bailatuz.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Parajeak
Pol-Pol iturria

Testua prestatzen ari gara.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Ipuin eta kondairak
Sorginak, ogi bedeinkatua eta igela

Luis Pedro Peña Santiagok bere "Leyendas y Tradiciones populares del País Vasco" liburuan, Elosuan eta Itxumendin omen gertatutako kondaira eder bat ekartzen digu gogora:

Elosua, Irimo eta Irukurutzeta kordaletatik hurbil altxatzen den etxaldea dugu. Haren inguruetan, Bergaratik Azpeitira bitarteko galtzada zaharra zaintzen zuen gotorleku baten hondarrak geratzen dira. Herriaren izen zaharra Iri-jaungo San Andres omen da. Iri-jaun izena du oraindik orain bertan kokatzen den oinetxea, fatxadan armarria duena, elizaren dorrearen aurrean kokatzen dena.

Elosuan kondaira zahar bat gorde da. Honek dioenez, Iri-jaun etxeko alaba gaixo jarri omen zen. Inork ezin zuen sendatu. Gau batean, Elosura galtzadatik etortzean, artzain batek basoaren erdian piztuta zegoen su bat ikusi zuen. Kontuz hurbildu bertan zeudenak lapurrak zitezkeelakoan, eta hara non sorginak aurkitu zituela bertaratzean. Sorginak barre algaraz ari ziren zera esanez, Iri-Jaun etxeko alaba ez zela inoiz osatuko harik eta aurreko igandeko mezan erori zitzaion bedeinkatutako ogi-puska jan arte, elizaren etxe barruko sepulturan zegoen igel baten ahoan gorderik zegoen-eta delako ogi-puska. Oinordekoaren gaitza arrazoi honetan zetzan, lotsa dela-eta bedeinkatutako ogia jasotzeko ez zela makurtu elizan. Artzaina, isil-isilik, Itxumendiko parajetik ihes egin zuen (halaxe deitzen zen sorginak zeuden tokia), eta lasterka Iri-jaun oinetxera abiatu zen. Berak entzundakoa neskatxaren gurasoei kontatu zien. Eta halaxe, San Andres elizara joan ziren. Sepultura ireki zuten, eta bertan ahoan ogi-pusketa zuen igela ageri zen. Ogi bedeinkatua errekuperaturik, etxera eraman eta alabari eman zioten, eta horrela, bertan berehala sendatu zen.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Parajeak
Sorusaitza edo Agerreburu

Gaina (835 m) errepikagailu eta kaxeta batez horniturik dago. Erpin geodesiko bat ere bertan ikus daiteke; gainean Bergarako Pol-Pol Mendi Taldeak orain dela 40 urte jarritako postontzi bat ere badu.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Bestelakoak
Urola trenaren, Gure Trenaren, burdinbidea

Ezaugarri orografikoak direla-eta, zabalera estuko burdinbideek arrakasta handia izan zuten garai bateko Euskal Herrian. Izan ere, zabalera estuko burdinbideek zabalera handiko burdinbideek baino inbertsio txikiagoa eskatzen zuten bidea irekitzeko unean. XIX. mendeko amaiera eta XX. mendeko hasiera arteko urteetan, euskal ekonomian eragin positibo zuzena izan zuten zenbait burdinbide eraiki ziren: hala nola, besteak beste Durango eta Zumarraga elkartzen zuen burdinbidea, Elgoibar eta Donostia artekoa, La Roblakoa eta baita Plazaolakoa, Leitzaran arroan barrena Andoain eta Leitzaran lotuz "Tren Txikito" izena eman ziotena. Hauetako burdinbideren bat edo oraindik gaur egun badabilela esan behar dugu.

Horrenbeste maitatutako Urolako tren zaharra —baita zabalera estukoa ere— 1926. urtean Alfonso XIII.ak emandako babespean jaio eta 1986. urtean itxi zuten. Trena, bailara estu eta itxiko komunikazioak ikaragarri erraztu eta Urola ibaiaren arroan bizi ziren biztanleen sinbolo maitatua bihurtu zen, bertako biztanleak bere lurrin-ahokaden, metalezko bagoien, eta bere ibilera geldoaren triki-traka bereziarekin loturik bere ondoan jaio, hazi eta bizi ziren biztanleak ziren. Trena ez zen ez egungo presarentzako eginik izan, bai, bidaia lasai eta gozoak bizitzeko egina ordea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diruaz eginik inauguratu zuten garaian, hoberen ekipatutako eta hornitutako trena izan zen: burdinazko bagoiak izateaz gain, garaiko punta-puntako teknologiaz baliatzen zen tailerra baitzuen. Zumaiatik Zumarraga bitarteko bidea lotuz, bailarako biztanleen interes ekonomiko, sozial eta kulturalak uztartu zituen. Iraun zuen 60 urteetan jasandako politikoen eta agintarien utzikeria lotsagarria dela medio (1986. urtean oraindik ere, hirurogei urte lehenago utzitako erreminta berberekin egiten baitzuten lan bere mantenuaz arduratzen ziren langileek) trenak azkeneko bidaia egin zuen, bazterrean geratu zen... nahiz eta bailarako biztanleriaren gehiengoa aurka altxatu eta nahiz eta garaiko agintariek trenaren alde agindutako hitzak haizeak eraman. Herriak trenaren biziberritzerako sosak eskatu zituen.

Urte gutxi batzuk geroago, eta kamioien trafikoaren kalterako arrazoi edo aitzakia dela medio, ibaiaren bi isurialdeak behin eta berriz lotzen zituzten trenaren zubiak erauntsi zituzten. Egun zenbait geltoki, trabesa zaharrik bako zaindu gabeko bide aurrean kokatzen diren mamuen itxura galdua dute, beste batzuk ordea, estazio meteorologiko lanen papera betetzen ari dira (Agiñetakoa adibide), eta zorte handiena izan zuena, Azpeitikoa, bailara piztu eta indartu zuen trenaren omenezko museo bezala birbataiatu zuten.

Ondoren, Urretxuko geltokia herriko Gaztetxea bihurtu zen, eta Zumarragako geltokia, agintari edo mezenas batek euro bat beregan inbertitu dezan itxaroten ari da... berritzeko dirurik inoiz ez sosik jaso ez zuen burdinbide hartako geltoki eder hori berritzea eskatzen ari da-eta.

Geroago hasi ziren burdinbide zaharraren berritzearen obrak beste erabilera ludikoago bat ematearren: bertako ibilbidea bidegorria eraikitzeko. Lehendik kamioi eta autobus handien trafikoarentzako kaltegarriak ziren zubiak beste berri eta modernoago batzuen ordez ordezkatu dira. Eta egun, 2005eko maiatzean, bidea errekuperatu da oinezkoen eta txirrindularien onerako. Hauxe da Gure Trena izan zenaren etorkizunerako xedea, eta Urretxu-Zumarragako biztanleen onerako izan dadila.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Eliz-arkitektura
Urrategiko Baseliza

Elosua eta Irukurutzeta mendietako magaletan kokaturiko ermita. Inguruetan zenbait baserri eta iraganean lehen hezkuntza irakasteko eskola publikoen eraikina daude. Elizaren atarian, Azkoitiko kirol nagusia, eskuzko pilota, praktikatzeko frontoi txikia dago.

Bere ateburuan, ondorengo esaldi zaharra irakur daiteke: "ALABADO SEA EL SANTISIMO SACRAMENTO. ESTA ERMITA MANDO AZER FRNCISCO LOPEZ DE YRARAGA A DEBOCION DE LA LLINPIA CONCECION DE LA MADRE DE DIOS =1617=" (itzul.) Goretsia izan dadila Sakramentu txit Santua. Ama Birjinaren Sortze Garbiarenganako deboziopean Francisco Lopez de Izarragak ermita hau eraikitzea agindu zuen =1617=

Antzina, bereziki familia berriaren esperantzetan zeuden emakumeak ermita honetara igotzearen tradizioa izan zen. Egun, uztaileko bigarren igandean festa eta erromeria ospatzen da bertako zelaietan. 1950. urtean Urrategiko Amaren irudia Azkoitiko zaindaria koroatu eta izendatu zuten.


Hasiera  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 3 / 4) |  Hurrengoa  |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).