Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Ipuin eta kondairak [15 sarrera]

Hasiera  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 2 / 2) |  Hurrengoa |  Amaiera

 
Oleta-Izazpi :: Ipuin eta kondairak
Oleta mendiko jentila

Bada Oleta lepoan kokaturiko jentil bati buruzko kondaira zahar bat, jentil batek Aginaga, Azkoitia eta Zumarraga arteko lurralde-mugak harri handi bat jaurtikiz zehaztu zituela kontatzen duena. Halaxe kontatzen du aupatu kondaira hau Luis Pedro Peña Santiagok bere "Leyendas y Tradiciones populares del País Vasco" liburuan:

"[...] Baserritarrak, gu baino askoz argiago eta praktikoago direnez —guk gauza guztien jatorria errotik azaltzeko joera dugu-eta—, Oletako mugen anabasaren jatorria jentil bat protagonista duen kondaira batekin konpondu zuten. Kondaira honen arabera, Jentil batek Oleta mendiaren gainetik, harritzar bat bailara aldera jaurtikiko zuela esan zuen, harria eroriko zen tokia muga izango zela esanez. Mugarria Oletako behealdera iritsi zenez, halaxe geratu ziren orduan zehaztuta inguruko herri mugakide guztietako mugak. Nik neuk Oleta mendiaren ondoan "jentilaren" harri hori oraindik orain ikusia dut, hareharrizkoa da eta gurutze bat landurik dauka."

Aizpurutxon jasotako kontakizun batek dioenez, Oletatik behera badira harri batzuk tente, eta kondairaren arabera, jentilak berak botatako harriak omen dira.

 
Agerreburu-Aizpurutxo :: Ipuin eta kondairak
Sorginak, ogi bedeinkatua eta igela

Luis Pedro Peña Santiagok bere "Leyendas y Tradiciones populares del País Vasco" liburuan, Elosuan eta Itxumendin omen gertatutako kondaira eder bat ekartzen digu gogora:

Elosua, Irimo eta Irukurutzeta kordaletatik hurbil altxatzen den etxaldea dugu. Haren inguruetan, Bergaratik Azpeitira bitarteko galtzada zaharra zaintzen zuen gotorleku baten hondarrak geratzen dira. Herriaren izen zaharra Iri-jaungo San Andres omen da. Iri-jaun izena du oraindik orain bertan kokatzen den oinetxea, fatxadan armarria duena, elizaren dorrearen aurrean kokatzen dena.

Elosuan kondaira zahar bat gorde da. Honek dioenez, Iri-jaun etxeko alaba gaixo jarri omen zen. Inork ezin zuen sendatu. Gau batean, Elosura galtzadatik etortzean, artzain batek basoaren erdian piztuta zegoen su bat ikusi zuen. Kontuz hurbildu bertan zeudenak lapurrak zitezkeelakoan, eta hara non sorginak aurkitu zituela bertaratzean. Sorginak barre algaraz ari ziren zera esanez, Iri-Jaun etxeko alaba ez zela inoiz osatuko harik eta aurreko igandeko mezan erori zitzaion bedeinkatutako ogi-puska jan arte, elizaren etxe barruko sepulturan zegoen igel baten ahoan gorderik zegoen-eta delako ogi-puska. Oinordekoaren gaitza arrazoi honetan zetzan, lotsa dela-eta bedeinkatutako ogia jasotzeko ez zela makurtu elizan. Artzaina, isil-isilik, Itxumendiko parajetik ihes egin zuen (halaxe deitzen zen sorginak zeuden tokia), eta lasterka Iri-jaun oinetxera abiatu zen. Berak entzundakoa neskatxaren gurasoei kontatu zien. Eta halaxe, San Andres elizara joan ziren. Sepultura ireki zuten, eta bertan ahoan ogi-pusketa zuen igela ageri zen. Ogi bedeinkatua errekuperaturik, etxera eraman eta alabari eman zioten, eta horrela, bertan berehala sendatu zen.

 
Oleta-Izazpi :: Ipuin eta kondairak
Trinitate Igandeko erromerian Oletako etxolaren teilatuan dantzan

Trinitateko erromeriarekin loturik, bada bertako etxolari buruzko kondaira bat, Aizpurutxon jasotakoa bera. Garai zaharretan hain jendetsuak ziren bertan, Trinitate Igandean egindako erromeriak, ezen, dantzatzeko tokiaren faltagatik-edo, bertako etxolaren teilatuaren gainean ere dantza egiten omen zela. Horrexegatik hain zuen, bertako etxolaren teilatuan hainbat neskatxak dantza egiteagatik, erori omen zen haren teilatua, txabola erabiltezina geratuz.

Ostera, urte askoz etxola erorita izan da eta azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Zumarragako eta Azkoitiko udalen (azkeneko honek ekonomikoki lagunduta gainera) eta Oleta Elkartearen ekimenei esker, lortu da 2008ko maiatzaren 18an (Trinitate Igandean), 72 m2-ko etxola berria inauguratzea. Etxola ageriko kareharrian egindakoa da, juxtu aurreko etxola zaharraren arrastoak geratzen ziren tokian.

Orain Oletako paraje ederrak badu toki mendizalearentzako seguru bat, ekaitzak bidean harrapatzen badu.

 
Gabiri-Legazpi :: Ipuin eta kondairak
Txoritegiko Haitza eta Jentilen kondaira

Karaitzez osaturiko monolito handi honi buruzko kondairak dioenez, Aizkorri mendiak Aralarri inbidia omen zion belar asko zuelako. Erantzunean, Jentilek habailaz harriak bota omen zituzten Aizkorritik Aralar Mendira aldera Nañarri edo Larrunarri (Txindoki ez baita bere izena) osatu arte, baina horietako batek buztinetan irrist egin, indarra galdu, eta harkaitza Aizkorri eta Aralar artean, bide erdian geratu omen zen. Kondairaren arabera, horrela sortu omen zen Txoritegiko haitza.

 
Oleta-Izazpi :: Ipuin eta kondairak
Urrezko kanpaiaren kondaira...

Kondaira honen arabera, Euskal Herrian guztiz zabaldua, trikuharri eta antzeko megalitoetan urrez beteriko kanpaia gordetzen zela sinetsi izan da. Horren ondorioz, hainbat eta hainbat trikuharri arpilatuak izan dira azken mendeotan.


Hasiera  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 2 / 2) |  Hurrengoa |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).