Leku interesgarriak

Informazioa

Atal honek aurtengo edizioari dagokion informazioa eguneratu gabe dauka. Egun batzuk barru ibilbidean agertzen diren gune interesgarriei buruzko informazio eguneratua eskura izango duzu...



Mendi-martxaren edizio guztietan zehar ezagutu diren toki interesgarri, monumentu, kondaira eta megalitoen zerrenda.

Ondorengo lerroetan ibilbidean zehar (baita aurreko edizio guztietan ere) Urretxu eta Zumarraga inguruetan -baita gainerako Goierri eskualdeko paraje eta Urola-Kosta eskualdeetako beste zenbait lekuetan- ezagutu ditzakezun toki interesgarri, monumentu eta megalitoen zerrenda duzu. Martxa honetan mendia maite dugu, eta era berean leku horiek guztiek gordetzen dituzten sekretuak (kondairak, gertakari historikoak, ...). Gure mendiak toki biziak direlako. Mendiaz gozatzeaz gain, gure mendiak ere ezagut ditzazun gonbita egiten dizugu.

Leku eta monumentu guztiak (aurtengo edizioa)

Leku eta monumentu guztiak (edizio guztietan)


Gune guztiak (kokapenaren arabera)


Gune guztiak (tipologiaren arabera)




... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Responsive image

Inguru guztietakoak

Inguru guztietakoak [216 sarrera]

Hasiera  |  -10  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 22 / 22) |  Hurrengoa |  +10 |  Amaiera

 
Urretxu-Zumarraga :: Eliz-arkitektura
Zumarragako Hilerria

Oso arkitektura lan berritzailea euskal lurrean, nitxoak jartzeko toki egokia eratu baitu lurrazpiko kripta batez, José A. Pizarrok egina hain zuzen. Barne inguru honetan bi estatua daude: "Bizitzaren Aingerua" eta "Heriotzaren Aingerua", Vicente Larrea eskultorearen lanak biak.

 
Urretxu-Zumarraga :: Eliz-arkitektura
Zumarragako Mesedeetako Eliza

Mende honetako 30eko hamarkada inguruan eraikitako eliza. Garai horretarako, estilo modernoa du. Fatxada nagusian arku zorrotz handi bat du, eta sartzeko arkupe bat, hiru arku beheratuz; hauen artean, bereizgarri gisa-edo, pinakulu neogotikoak daude. Oinplano karratuko dorre bat atxikita du, honek ere pinakulu neogotikoak dituela erremate. Elizaren hormak estaltzeko erabili den materialak sinpletasun dotorea ematen dio, eta barnealdean ere sinpletasun horixe nagusitzen da, lerro zuzenen bidez arte efektu paregabea lortuz inondik ere.

 
Urretxu-Zumarraga :: Eliz-arkitektura
Zumarragako San Gregorioko Eliza (baseliza)

Oinplano angeluzuzeneko tenplua, bi isurialdeko teilatua duena, eta bistako harri-hormaz egina, tenpluko oinetan kokatua izan ezik, ezen harri-hormaz eta adreiluz egina dago. Albo batean arkupea dugu, zurezko egitura batez egina, eta pilastra batzuk dituena euskarri. Albo honexetan dago sarrera, dobela-ate batez zertua. Barnealdean hiru nabe dira, alde banatan hiru pilastrako bi ilara direla. Epistolan bost bao ditu. Kanpadorretxo bat ere badu.

 
Urretxu-Zumarraga :: Monumentuak
Zumarragako Trikitixari omenezko monumentua

Testu prestatzen ari gara.

 
Urretxu-Zumarraga :: Herri-arkitektura
Zumarragako Udaletxea

1865etik aurrera eraikia, fatxada nagusia XIX. mendearen 60ko hamarkadan sortu zuten bezalaxe mantenduz zen bere zaharberritze lanetan. Estilo neoklasikokoa, azpimarratzeko ere bere Batzar Aretoa, etorkizuneko ukitu nabarmena emanez.

Eraikinak berak oin angeluzuzena du, lau isurialdeko estalkiaz. Behe-atal arkupedun bat ere badu. Ganbara parean, fatxadaren erdi-erdian kokaturik, herriko armarriaren erreprodukzio bat dauka. Gainera, erantsi berdin-berdinak ditu alde banatan; behe-atal bat ere badu, erdikoaren altuera berdinekoa, arku karpanel handi batez eratua, eta goi-atal bat ere bai, elkarren segidako hiru bao dinteldunez osatua.

 
Urretxu-Zumarraga :: Herri-arkitektura
Zumarragako enparantza arkupeduna (Euskadi Enparantza)

Garai batean Plaza Berria esaten ziotenak, hiru etxe ilarak, errepideak eta inguratzen duen laugarren etxe ilara batek (honexek ematen dio, gainera, zabaltasun ukitua) eratutako espazio karratuak itxuratua. Zumarragako herri arkitekturaren alerik bikainenetakoa da, zalantzarik gabe.

"Non ote dago enparantza honen herria?" esan omen zuten soldadu karlista nafarrek gerra zibilean herri hau hartu zutenean; izan ere, enparantza honetan behin eta berriz entzundakoa omen da esaldi hori.

Gainontzean, enparantza inguratzen duten lau etxe ilaretatik hiru XIX. mendearen bigarren herenekoak dira, laugarren alboa 1954an itxi baitzen, behin betiko. Hala dio etxearen horman idatzitakoak. Enparantzaren erdi-erdian, Migel Lopez de Legazpiri eskainitako estatua dago. Larunbatero, bertan merkatu edo feria nagusia egiten da.


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoa  |  (orrialdea 22 / 22) |  Hurrengoa |  +10 |  Amaiera



Bibliografia

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Aranzadi Elkartea (1991).

  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa - Aurkikuntza Berriak 1990 - 2001 / Nuevos descubrimientos 1990 - 2001. Aranzadi Elkartea.

  • Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran

  • Mitología Vasca. Jose M. de Barandiaran. Editorial Txertoa (1984).

  • Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa. Elhuyar Elkartea (1993).

  • Las Ermitas de Gipuzkoa. Luis Pedro Peña Santiago. Gipuzkoako Foru Aldundia (1995).

  • Montañas del País Vasco (Tomo 2 - La campana de Oro). L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Leyendas y tradiciones populares del País Vasco. L. P. Peña Santiago. Editorial Txertoa, 1984).

  • Telleriarte etxez etxe. Joxe Luis Ugarte/Esteban Altzelai/Agustin Beloki. Telleriarteko Auzo Elkartea (1995).

  • Estudio de Historia de Urretxu (en su VI centenario). Mila Alvarez Urcelay/Pedro Gonzalez Argomaniz/Antonio Ayllon Iranzo/Jose María Iztueta Leunda. Urretxuko Udala - Gipuzkoako Foru Aldundia (1986).

  • Legazpin barrena (oinez). Antxon Burcio. Legazpiko Udala (1995).

  • Legazpin barrena (BTT-z). Mikel Oskoz. Legazpiko Udala (1995).

  • Goierri mendiz mendi. Egile batzuk (1997).

  • Urretxu eta Zumarragako toponimia. Joxe Luis Ugarte. Onomasticon Vasconiae (Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Euskaltzaindia, 1999).

  • Legazpi - Burdinezko bihotza - corazón de hierro. Juan Aguirre. Legazpiko Udala, 2006).