Beitia Sarean

Informazio ohar berria [2021-07-12]

Kaixo IBMMzale!

Iñaki Beitia joan zitzaiguneko 25. urteurrena dela eta, bere izena daraman mendi-ibilaldiaren antolakuntza taldeak txartel-ontzi (buzoi) berri bat jarri du Oñamendi gailurrean (841 metro).

Tontorra bila dezazuen eta bisitatzera igo zaitezten gonbit egiten dizuegu, eta argazki bat bidal diezaguzuen kamiseta berriarekin gailurrean (Facebook [https://www.facebook.com/beitiamendimartxa] eta Twitter @beitiaMartxa bidez #IñakiBeitia25UrteGogoan traolapean). Ez ahaztu ere nahi duzuna idatz dezakezula gailurreko txartel-ontzian (buzoian) dagoen liburuan. Beste edozein gailurretatik ere bidal ditzakezue argazkiak. Txartel-ontzia aurkitzen ez baduzue, galdetu, galdetu, ...

Oraindik zure elastikoa hartu ez baduzu, Ostadar Mendi Taldearen bulegoan jaso dezakezu (Zumarragako kultur etxean), astearte, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara. Abuztuan itxita egongo da. Eta oraindik elastikorik eskatu ez baduzu, uztailaren 16ra bitarteko denbora duzu Ostadarreko bulegoetan bertaratuz bertan eskatzeko.

Iñaki Beitia mendi martxaren uneak - Gotzon Aranburu - Goierriko Hitza