Nola etorri Urretxu-Zumarragara

Zumarraga-Urretxu herriak Gipuzkoako Urola ibaiaren arroan, Goierri eskualdeko mendebaldean daude. Urretxu-Zumarraga komunikabidez ondo horniturik daude, bai errepidez, baita burdinbidez ere, herriok XX. mendean zehar Gipuzkoako gune industrial eta ekonomiko garrantzitsua izan baitira. Inguru menditsua, aukera ugari ematen du atzera eta aurrera mendian ibiltzeko. Egizu proba! ondo pasatuko duzu-eta.

Zure burua Urretxu-Zumarragan kokatzeko, GoogleMaps-ek "Mapa" gisa ematen duen modua ikus ezazu.

Informazio garrantzitsua

Era desberdinak dituzu Urretxu-Zumarragara heltzeko.

  • Trenez. Zumarragan, Madril-Irun bitarteko trenbidearen geltoki nagusietako bat dago.
  • Zure autoz.
    • Orri honetan prestatu dizugun informazioan, martxa egunerako prestatu ditugun aparkalekuei buruzko informazio osoa aurkituko duzu, baita zure etxetik Urretxu-Zumarragarainoko bidea zein den emango dizun datu-orria ere.
  • Autobusez.
  • Eta taxirik beharko bazenu...