Iñaki euskaltzale eta izadizale

Kanta kantari esan dezagun
zer izan zaren guretzat
mendidizalea, euskaltzalea
lagun bikaina denontzat.
Menditartean galdezka nabil
norentzat zaren norentzat.
Lasai zaitezte, erantzun dute
hartu dugula izartzat.

Izar zuria, izar urdina
Oleta, Gorlan artian.
Zure irria ikusten dugu
laino guztien azpian.
Urte betera helduak gera
ta hemen gaude lanian
zure ametsak beteko dira,
herria batzen danian.

Euskeraz Bizi, euskera maite
hauxe da gure nahia,
maite zenuen bertsolaritza
baita ere gure herria
nola jarraitu zure jarduna
ñola maitatu mendia
ikastolako haur guztiei
kantatuz nor den Beitia.

Gure lagunik maitatuena
benetako euskalduna
horrexegaitik bertsopaperan
jarri dugu bere izena.
Argitxo pozik dabil gurekin
iritsi baita eguna
altxa begiak, gora bihotzak
Iñaki da txapelduna.



—Aipamen Berezia: Belen Baztarrika Juanes (Helduak)—