Iñaki Beitiari

Euskaltzale eta izadizale
izan da Iñaki Beitia
gure laguna (e)ta irakaslea
benetan miresgarria
bihotz oneko, pertsona ona
denontzat maitagarria
nire bihotzan oraindik badut
gizon honentzat tokia.

Pertsona honi eskeintzen diot
idatzi dudan bertsoa
bihotzetikan atera baitzait
hementxe jarritakoa
betidanik nik maite izan dut
Iñaki gizon zintzoa
Agur Iñaki eta beti arte
zara (e)ta oroitzekoa.


—Doinua: Hormatxuriak negu gorrian.
Bigarren Saria: Eneko Jauregi Paino, 2. DBH "A"—