Urretxu-Zumarraga Ikastola (2)

Agur adiskide, agur lankide, agur Iñaki. Orain ere bat batean harrapatu gaituzu. Sinesgaitza, benetan, dugun hutsunea, baina Ikastolaren izenean zin dagizut zuk utzitako zuloa saiatuko gerala betetzen. Lan eskerga uzten diguzuna!

Euskara maíte zenuen, bertsoa zen zure mundua, euskal irakaskuntza zure fedea eta kirola jorratzen zenuen bidea. Zuk egindako ahalegina, inoiz agían, gure herri xume honek eskertuko dizu.

Euskerak eta euskal kulturak ezagutzen dute nola zuk ereindako hazitik sortzen ari diren kimu berriak. Badakigu ez dagola arantzarik gabeko larrosarik, ezta ere nekerik gabeko Euskalerririk. Zure lana beti izan da hor, ixila eta iraunkorra.

Nola eskertu zuk hartutako hainbat neke eta lan! Gure saioa ez da hemen bukatuko. Nondik norakoak erakutsi egin diguzu eta jarraituko dugu. Zuk maite izan duzun herria hemen darrai, eta zin egiten dugu zure ilusio eta itxaropenak betetzeko lanean jarraituko dugula tinko. Herri euskalduna izan da zure xedea eta helburu hau gauzaturik ikusi arte ez dugu etsiko.

Eskerrikasko, Iñaki, hain urte gutxitan hain opari ederrak eskeini diguzulako.

Beti arte agur, Iñaki, eta Euskal Herriko zeruan piztu duzun izar berri horretatik zure laguntza izango dugula sinisten dugu. Zauden tokitik saia zaitez gu laguntzen eta horrela zure ilusioak betetzea errezago egingo zaigu.

Agur Iñaki eta ikusi arte.

—Urretxu-Zumarraga Ikastola—