Aurtengo edizioa

Ohi legez, aurten ere mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Bi ibilbidez osaturik dago (laburra eta luzea), bietako batean parte har daitekeelarik.

Ibilbide luzea
Ibilbide luzea
Ibilbide luzea
Ibilbide luzea
Irteera ordua
6:00
Luzera (Km)
51.60
Gainbehera (m)
3.437
  • Ibilbide luzea. Aurreko edizioetan egun dugun bezala, ibilbide luzeak Urretxu eta Zumarragak partekatzen duten Areizaga-Kalebarren enparantzan izango du irteera puntua 06:00etan.

    Martxa luzearen mendizaleak Ikastolako aldapatik gora abiatuko dira Irimorantz. Santa Barbarako baselizara iritsi ondoren, Lizartxoetako txabolarantz jarraituko dute, ondoren Lizarriturri eta Irimora iristeko. Bertan izango da eguneko lehen kontrola.

    Irimotik, Zazpi Punten bila joango dira, baina Zazpi Puntak osorik zapaldu gabe. Izan ere, Trintxuleku izeneko puntan, Urretxu eta Antzuola arteko mugak jarraituz, ezkerralderantz jaitsiko dira, Agerre baserriaren ondotik igaroz. Laster, Boton gainetik igaroko dira -hemen mugarria-, eta azkenik Deskarga mendatera: bertan GI-632 errepidea zeharkatu beharko dute mendizaleek.

    Deskargatik gora, Kimuberri aterpetik igaroko dira, eta aurrerago Arrolamendi (hemen kontrola) gainetik hain zuzen. Arranoko bordan lehen anoa-postua izango da. Arranoaitz puntara zapaldu gabe, eskuinalderantz joko dute, eta Koroso eta Landarraitz puntetatik igaro ostean, Azaldegieta lepotik pasatuko dira, baita Keirexatu baserritik, eta Bergarako San Migel ermitaren ondotik... azkenik, Bergarako San Antonio auzora iritsiz.

    San Antonio auzoan, hegalean gora sartuko dira Euskotarren trenak utzitako bidearen bila. Bertara iristean, bi tuneletik igaroko dira, eta trenbidea utzi ostean, Santa Ageda baselizaren bila joango dira... han baitago alde batetik, ibilbide luzeko bigarren anoa-postua. Garaiera irabazi ostean Gorrostarazu atseden lekura iritsiko dira. Eta bertan elkartuko dira, bidean, ibilbide laburrean parte hartzen ari diren mendizaleekin.

    Hemendik aurrera, parte-hartzaile guztiek Itxumendi puntara igoko dira eta bertako kontrolean txartela zigilatu beharko dute; Gorla eta Santutxutik igaro ostean, Elosura jaitsiko dira eta bertatik, Aizpurutxora... denek anoa-postu handian parte hartuz. Ohi bezala, kontrola ere izango da bertan.

    Mendizaleek, indarrak errekuperatu ostean, Oleta alderantz joko dute. Denek Arki Txabolara iritsiko dira. Luzekoek, Oleta leporantz jarraituko dute, eta Samiņo tontorrera igo ostean, Pagotxoeta lepora jaitsiko dira, -4. anoa-postua izango da bertan. Pagotxoetatik, Izazpira igoko dira -kontrola gurutzean- eta Udako txabolatik igaro den Izazpiko hego isurialdeko bidetik igaroz, Antiotik behera, Urretxu-Zumarragan amaituko dute ibilaldi luzea.

    51.60 kilometro inguruko luzera eta 3.437 metroko desnibela eskaintzen duen ibilaldian.

    • Kontrolak. Ibilbide luzearen kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga-Kalebarren plazan (hasierako kontrola - txartela zigilatuta emango dizuegu), Irimo gainean, Arrolamendin, Itxumendin, Aizpurutxo frontoian, Izazpin eta amaiera gisa, berriz Areizaga-Kalebarren plazan.

    • Anoa-postuak. Ibilbide luzearen anoa-postuak ordea, ondorengoak dira... Arrano borda, Santa Ageda baseliza, Aizpurutxoko frontoia, Pagotxoeta lepoa eta Areizaga-Kalebarren plaza (Urretxu-Zumarraga). Ibilbidean zehar aurkituko diren iturrien berri fitxa teknikoan aurkituko duzu.

  • Ibilbide laburra
    Ibilbide laburra
    Ibilbide laburra
    Ibilbide laburra
    Irteera ordua
    8:00-8:30
    Luzera (Km)
    26.41
    Gainbehera (m)
    1.624
  • Ibilbide laburrak ere Areizaga-Kalebarren enparantzan izango du abiapuntua. Elkartzen garen lagun kopuru handia kontuan izanik, aurtengoan ere irteera mailakatuan -08:00ak eta 08:30ak bitartean- egin ahal izango da irteera. Urretxu eta Zumarraga arteko Areizaga-Kalebarren enparantzatik, ibilaldi laburreko mendizaleek Irimorantz abiatuko dira. Ikastolako bidetik Santa Barbarako bidea hartuko dute, Lizartxoetako txabolatik igaroz, Lizarriturriren bila joango dira eta handik Irimo gainera hain zuzen. Bertan lehen kontrola. Ondoren Zazpi Puntak osorik egingo dituzte, eta Trekutzeko lepotik igaroko dira, lehen anoa-postuarekin bat egingo dutelarik.

    Trekutzetik Gorrostarazuko atseden lekurantz abiatuko dira, bertan martxa luzeko mendizaleekin bat eginez. Hemendik aurrera, denek Itxumendi puntara igoko dira -bertan kontrola aurkituko dute; bertatik, Gorla eta Santutxutik igaro ostean, Elosura jaitsiko dira eta bertatik, Aizpurutxora... denek anoa-postu handian parte hartzeko. Kontrola ere izango da bertan.

    Aizpurutxotik, Arki Txabolara igoko dira -hemen ibilbide biak, luzea eta laburra banatzen dira- eta bertatik, garaierarik galdu gabe, Agiņagarako bidea hartuko dute (anoa-postua). Agiņagatik behera, Abendaņo baserritik, bidegorria hartuta itzuliko dira Areizaga-Kalebarren enparantzara ibilaldi laburreko mendizaleak.

    26.41 kilometro inguruko luzera eta 1.624 metroko desnibela eskaintzen duen ibilaldian.

    • Kontrolak. Ibilbide laburraren kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga-Kalebarren plazan (hasierako kontrola - txartela zigilatuta emango dizugu), Irimo, Itxumendi, Aizpurutxo, Agiņaga eta berriz, amaieran, Areizaga-Kalebarren plazan.

    • Anoa-postuak. Ibilbide laburraren anoa-postuak ordea, ondorengoak dira... Trekutz lepoa, Aizpurutxo, Agiņaga eta Areizaga-Kalebarren enparantza (Urretxu-Zumarraga). Ibilbidean zehar aurkituko diren iturrien berri fitxa teknikoan aurkituko duzu.

Gogoratu, ibilbide luzea goizeko 6:00etan irtengo dela. Ibilbide laburrerako irteera goizeko 8:00ak eta 8:30ak artean izango da.


Segurtasuna

Segurtasuna dela-eta, Gurutze Gorriaren laguntza estimagarria ziurtatuta dugu: euren lur-orotarikoarekin kontrol-gune desberdinetatik igarotzen dira, beren lana beharrezko bada istripuaren tokira hurbiltzearren. Bai unitate mugikor hau, baita gainontzeko kontrol-guneek antolakuntzaren gune zentralarekin sakelako telefonoz kontaktu zuzenean izango dira. Segurtasun arau hauetaz gain, behar izanez gero, edozein parte-hartzaile osasun-zentrora zein herrira jaistearren, kontrol-gune guztietan beharrezko izan litezkeen ibilgailuak izango dira.


Berrikuntzak
Samiņo gaina
Samiņo gaina
— ©  Santi Usabiaga—
Egin klik handiago ikusteko
(214,196 byte)

Aurten ospatu behar dugun ibilaldiak zenbait berritasun ere badakar:

  • Ibilbidearen aldetik, aurten ere bide berriak ekarri ditugu Iņakiren omenezko mendi-martxara. Ibilbide luzeari dagokionez Bergarara jaitsiko gara, eta bertara eramaten gaituzten parajeak ezagutuko ditugu, hala nola Koroso eta Landarraitz gainak edo Azaldegietako lepoa. Bergaran, San Antonio auzoa ezagutuko dugu... eta baita bertatik XX. mendean igaro zen Euskotarren trenbidea. Goialdean, Itxumendi tontorrera igoko gara guztiok, eta bertan kontrol jendetsua izango da, horretan zalantzarik ez.

    Ibilbide laburrari dagokionez, Itxumendi ere bisitatuko dute parte hartzaile guztiek. Itzulera lasaia, izango dute aurten, Oletatik igaro gabe, Arkiko txabolatik Agiņaga auzora zuzenean -zelaian- jarraituko baitute mendizaleek.

    Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi-martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko lizeoan -helmugatik hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle zelaian -helmugatik 5 minutuko bidean, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezagun. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

    Halaber, aurreko urteotan izandako berrikuntzak izaten jarraituko ditugu...

    • Ibilbide laburrarentzat irteera zabala egiten jarraituko dugu. Antolakuntzaren aldetik, berritasun bat ekarri genuen 2008ko edizioan. Ibilbide laburreko partaideak erosoago atera zitezen irteera-ordua 8:00etan mugatu beharrean 8:00ak eta 8:30ak artean zabaldu genuen. Aurten ere, ordu-erdi horren barruan atera ahal izango da ibilbide laburrari dagokionez.

    • o Aurten ere, aurreko urteko zerbitzuen maila mantendu behar dugu. Kanpotik etortzen direnenentzako lo egiteko tokia eskainiko diegu. Lo egiteko lokal handi eta zabala badugu (Urretxuko Lizeoaren azpian) eta bertan kokatuko dira behar diren koltxoiak mendizaleentzako. Lo-zakua baino ez da behar izango bertan lo egiteko. Lokala larunbateko arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da irekita mendizaleei harrera egiteko. Guk antolatutako tokian lo egiteko asmoa baduzu, Internet bitartez izen-ematean (erregistratzeko atalean) gu aurretik jakinaraztea eskertuko dizugu, horrela lo egiteko zenbat jende izango dugun jakingo dugu-eta. Internetez ez baduzu izena ematen eta lo egiteko asmoa baduzu, mesedez, posta elektronikoz edo pertsonalki jakinaraz iezaguzu. Bestalde, ordainpeko ostatu batean lo egin nahiko bazenu, ostatu eta jatetxeen zerrendan aurkituko duzu behar duzun informazioa.

    • Inkesta. Urteak daramatzagu inkestak egiten eta mendizaleek emandako balorazio positibo eta negatiboa kontuan hartzen. Aurreko urteotan paperez betetako inkestak jaso ditugu, eta joan den urtean, azken momentuan inkesta digitala egiteko aukera ere izan genuen. Aurten ere, parte har dezazun gonbidatzen zaitugu, okerrak zuzentzeko, zure iritzia behar dugulako.