Aurtengo edizioa

Ohi legez, aurten ere mendi ibilaldia Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeen artean zabalduko da eta aukera ezin hobea ematen du bertako inguruak ezagutzeko. Aurten ordea ibilbide bakar batez osaturik egongo da, inguruan ditugun parajerik ederrenetarikoak bisitatuko dituelarik.

Ibilbidea
Ibilbidea
Ibilbidea
Ibilbide bakarra
Irteera ordua
7:00-7:30
Luzera (Km)
34,5
Gainbehera (m)
1820
  • Irteera Areizaga/Kalebarren (Potros) enparantzatik egingo da goizeko 7ak eta 7 t'erdiak bitartean. Errepidez Etxaburuko granja zaharrerantz abiatuko gara, eta bertatik zorbide bat hartuko dugu (lur jabedunean zehar igarotzen den bidea bera) eta hegaletik igoz Neberarako pistara iritsiko gara. Pinudiak ustiatzeko pistak erabiliz, aldapa oso pikoan, Lizarriturrira iritsiko gara, eta ohiko xendratik Irimoko gurutzera iritsiko (901 m), bertan kokaturik izango da eguneko lehen kontrola.

    Zazpi puntetatik Trekutz leporako norabidea hartuko dugu, eta apur bat geroago Gorlako mendatera iritsiko gara. Apur bat geroago Santutxu dago, eta han aurkituko da lehen anoa-postua. Igoera samurrean, Agerreburuko mendebaldeko hegaletik eta paraje ederretatik, Elosumendiko gainera iritsiko gara, bertan izango dugu bigarren kontrola.

    Orain, mendiaren beste hegaletik Azkoitia eta Bergara herriak lotzen dituen Gi-3750 errepidera jaitsiko gara, eta Aritzederraga eta Arostondo baserrietatik Aizpurutxora jaitsiko gara, gune hau baita mendi-martxaren bihotz eta arima, eta Iņaki beraren jaioterria. Han kokaturik izango da 3. kontrola eta ezaguna den anoa-postua, bertan jan eta edan ahal izango baita indarrak errekuperatzearren Iņakiren sendiak eta bizilagunek emandako zerbitzuan. Indarrak errekuperaturik, Ule baserritik gora Oleta lepora iritsiko gara, eta bertatik Samiņo (933 m) gainera iritsiko, kontrol batez horniturik izango delarik. Apur bat geroago Pagobakarra lepoa dago, txabola du bertan, eta han izango dugu anoa-postu likido bat bidea jarraitu baino lehen. Hemendik Kortaberri baserrira jaitsiko gara, eta apur bat beherago Olarte izenekoa; xendra batek Etxeberri auzora eramango gaitu, eta hemendik irteera-gunera iritsiko gara. Merezitako bidea egingo dugu, 33 kilometro eta 1800 metroko metatutako igoera.

    • Kontrolak. Ibilbidearen kontrolak halako guneetan jarriko dira: Areizaga-Kalebarren plazan (hasierako kontrola - txartela zigilatuta emango dizugu), Irimo gainean, Elosumendin, Aizpurutxon, Samiņon eta berriz Areizaga-Kalebarren plazan.

    • Anoa-postuak. Ibilbidearen anoa-postuak ordea, ondorengoak dira... Santutxu, Aizpurutxo, Pagobakarra lepoa eta Areizaga-Kalebarren enparantza (Urretxu-Zumarraga).

Gogoratu, ibilbidearen irteera goizeko 7:00ak eta 7:30ak artean izango dela.


Segurtasuna

Segurtasuna dela-eta, Gurutze Gorriaren laguntza estimagarria ziurtatuta dugu: euren lur-orotarikoarekin kontrol-gune desberdinetatik igarotzen dira, beren lana beharrezko bada istripuaren tokira hurbiltzearren. Bai unitate mugikor hau, baita gainontzeko kontrol-guneek antolakuntzaren gune zentralarekin sakelako telefonoz kontaktu zuzenean izango dira. Segurtasun arau hauetaz gain, behar izanez gero, edozein parte-hartzaile osasun-zentrora zein herrira jaistearren, kontrol-gune guztietan beharrezko izan litezkeen ibilgailuak izango dira.


Berrikuntzak
Samiņo gaina
Samiņo gaina
— ©  Santi Usabiaga—
Egin klik handiago ikusteko
(214,196 byte)

Aurten ospatu behar dugun ibilaldiak aurreko urteotan izandako berrikuntzekin jarraipena du:

  • Ibilbide kopuruari dagokionez, antolakuntza arrazoiak direla medio, bakarra antolatzen jarraitzea erabaki dugu, aurreko edizioen partehartzea eta erantzun ona dela medio (2011n ibilbide bakarra antolatzen hasi ginen).

  • Aurten ere bide berriak zapaltzeko aukera izango dugu Iņakiren omenezko mendi-martxan. Etxaburutik gora irteten den zorbidetik jarraituko dugu, hau da lur pribatuetan irekitako aspaldiko bide publikoa.

  • Halaber, aurreko urteotan izandako berrikuntzak izaten jarraituko ditugu...

    • Aparkaleku berezia. Urretxu eta Zumarragako Udalen kolaborazioarekin, kanpotik datozenek Beitia Mendi-martxarentzako espresuki jarritako aparkaleku bereziak izango dituzte, bat Urretxuko lizeoan -helmugatik hurbil- eta bigarrena Zumarragako La Salle zelaian -helmugatik 5 minutuko bidean, goizeko ordu horietan, autoa aparkatzen denborarik gal ez dezagun. Informazio guztia Nola etorri izeneko atalean duzu.

    • Ibilbidearen partaideentzat irteera zabala egiten jarraituko dugu. Antolakuntzaren aldetik, berritasun bat ekarri genuen 2008ko edizioan, ordu erdian egin ahal izatea irteera. Aurten, ordubete erdi barruan atera ahal izango da ibilbideari dagokionez, 7:00ak eta 7:30ak bitartean hain zuzen.

    • Aurten ere, aurreko urteko zerbitzuen maila mantendu behar dugu. Kanpotik etortzen direnenentzako lo egiteko tokia eskainiko diegu. Lo egiteko lokal handi eta zabala badugu (Urretxuko Lizeoaren azpian) eta bertan kokatuko dira behar diren koltxoiak mendizaleentzako. Lo-zakua baino ez da behar izango bertan lo egiteko. Lokala larunbateko arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da irekita mendizaleei harrera egiteko. Guk antolatutako tokian lo egiteko asmoa baduzu, Internet bitartez izen-ematean (erregistratzeko atalean) gu aurretik jakinaraztea eskertuko dizugu, horrela lo egiteko zenbat jende izango dugun jakingo dugu-eta. Internetez ez baduzu izena ematen eta lo egiteko asmoa baduzu, mesedez, (+34)633380136 telefonora deitu (Hilario), honen berri jakin dezagun. Bestalde, ordainpeko ostatu batean lo egin nahiko bazenu, ostatu eta jatetxeen zerrendan aurkituko duzu behar duzun informazioa.

    • Inkesta. Urteak daramatzagu inkestak paperetan egiten eta mendizaleek emandako balorazio positibo eta negatiboa kontuan hartzen. 2009tik aurrera inkestak webgunearen bitartez jaso ditugu. Ikusi nahi badituzu, aurreko urteetako atalean ikusgai dituzu. Aurten ere, parte har dezazun gonbidatzen zaitugu, okerrak zuzentzeko, zure iritzia behar dugulako.

    • Neskentzako elastikoak. Bai, hainbat ediziotan neskentzako diren elastiko propioak eskatzen ari dira partaide batzuk. Eta kontuari bueltak eman ondoren, honetan ere urratsak aurrera ematea izan da aurtengo edizioan. 2012tik aurrera, neskentzako propio diren elastikoak ditugu helmugan.

    • Argazki rally-a. Zenbat eta zenbat mendizalek daramate argazki kamera mendi-martxa egunean? Partaide ugarik. Hori dela eta, aurten martxa egunean argazki-rallya antolatuko dugu, eta bi lagunentzako jatetxe on batean izango den afaria saritzat jasoko du irabazleak. Animo eta parte hartu!

    • Facebook-en gaude. Facebook-en ere emango dizuegu gure berri. Segi gaitzazu hemen: http://www.facebook.com/beitiamendimartxa.

    • Eta euskaldunok Aizpurutxon, euskaraz bizi nahi dugula adierazteko aukera izango dugu. Etorri, argazkia aterako dizugu eta parte hartu euskararen aldeko ekimen honetan.