2005/04/26

Webgune berri honen aurkezpena

Kaixo mendizale!

Mezu honen bitartez Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxaren webgune berritu eta dinamiko hau aurkeztu nahian, zuregana jo nahi dugu. Mendi-martxaren eguna hurbil dago eta webgune honen bitartez zuri ahalik eta informaziorik azkarrena eta baliagarriena ematea espero dugu. Datorren maiatzaren 22an, IX. edizioa ospatuko dugu, eta oraingo honetan, aurrekoetan egin nahi izan dugun bezala, ahalik eta eskaintzarik onena eta zabalena proposatu nahi dizugu: bi ibilbide, bata laburra, bestea luzeagoa... bietako bat zure egoera fisikora ondo egokituko dela espero dugularik. Bi ibilbideok ere zure gustukoak izango direlakoan gaude.

Webgune honetan prestatu dugun informazioa irakur dezazun espero dugu, eta mendi-martxa hobetzeko eman diezagukezun informazioa jasotzea nahiko genuke. Horretarako erabil ezazu hemen jarri dugun bloga. Zure laguntza garrantzitsua da horretarako. Amaitzeko, jaso ezazu datorren maiatzaren 22an Urretxu-Zumarragan zu ikusteko gonbitea. Ibilaldiak merezi du-eta.

Jaso ezazu besarkada bat,

Antolakuntza.

Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, hiru gehi hiru .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.