2007/05/21

2007ko edizioko biharamuneko datuak

Eguraldi zakarreko eguna izan zen eta 1.089 mendizale zeuden irteera gunera etortzeko deituak, 206 lagun, 50 kilometro baino gehiagoko ibilbide luzean parte hartzeko eta gainontzeko guztiak, ibilbide laburrean ibiltzeko. Horietarik 300 baino gehiago emakumeak ziren.

Logikoa denez, gehienak Urretxu-Zumarragakoak ziren (569 lagun), Legazpikoak (116), Ezkio-Itsasokoak (11) eta inguruko herrietakoak: Azkoitikoak (34), Ormaiztegikoak (31), Bergarakoak (23), Arrasatekoak, Oñatikoak, Ordiziakoak, hala ere urrutiagotik etorriz irenak ere aipa ditzakegu: Donostiatik (28), Gasteiztik (23), Bilbotik, Aguraindik (16), Alcorconetik, Zaragozatik, Logroñotik... eta noski, ezin falta Madrildik etorritako ohiko Eleazar laguna.

Gure martxara Joanmari Torrealdairen berriro itzultzeak izugarri poztu gintuen; ibilbidean zehar mendi- gidak eta liburuak idazten dituen Mikel Arrizabalaga mendizalearen laguntza izan zuen. Hori bai, goizean goiz jaiki ziren, goizeko 5etarako irteera-gunean zain zeuden-eta.

Eguraldi txarra egin bazuen ere, guztira 828 mendizale ausart izan ziren beren txartelak helmugara iristean sinatu zituztenak. Zikin, blai eta mela-mela eginda iritsi baziren ere, irribarretsu hurbildu ziren kontrol-gunera; aurretik zorrotza zen ibilbidea lokatzak are gogorrago bihurtu zuela nabarmendu zuten guztiek. Lerro hauen bitartez den-denei zorionak eman nahi dizkiegu.

Dirudienez ibilbidea denen gustukoa izan zen, eta antolatzaileok urtez urte bide zaharrak eta ez hain ezagunak –baita bertakoentzako ere- ezagutarazteko egiten dugun esfortzua eskertu zuten.

Ez zen bereziki aipatzeko gertakaririk gertatu. Denbora librea zuen ganorabakoren batek, eta mendizaleak nahastearren Martirieta inguruan ziren gure markak lekuz aldatzeko ideia aldrebesa izan zuen; informazioa jaso eta berehala markak bere tokian jarri genituen.

Gurutze Gorria bi ibilbideetan zehar lur orotako ibilgailuen eta quaden bitartez zabaldu zen… zorionez istripu larririk ez zen gertatu; ahuleria jasan zuen mendizaleren bat eta lesio arinak zituztenak baino ez ziren atenditu: hauek guztiak egin beharreko helmugaratzeekin konpondu ziren. Anekdota gisa, Elosuan erretiratzea deliberatu zuen mendizale batek taxi bat dei genezala eskatu zuen… halaxe egin zuen.

Bi ibilbideetan parte hartu zuten "erbiek" denbora eskandalagarrietan iritsi ziren, baina partaide gehienek "ibiltzeko" eta ibilbideak eskainitako paisaiaz eta anoa-postuetaz gozatzeko aukera hautatu zuten.

Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz egunean zehar lagundu zuten kolaboratzaile guzti-guztiei eskerrak eman gabe ez genuke bukatu nahi. Aurten Iñakik, Xegundok, Bittorik eta Pototok ezin izan digute bertan lagundu; baina badakigu gurekin eta baita Iñakirekin batera ere, gurekin han zirela.

Hurrenera arte,

Antolatzaileok


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bederatzi gehi zortzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.