2008/05/12

Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxaren 12. edizioa. Biharamuneko datuak.

Igande honetan, hilaren 11n, Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxaren 12. edizioa ospatu genuen. Atsegina ez zen eguraldiarekin –euria egingo zukeela iragarrita zegoen- izena emandako 1108 mendizale mendira joateko deituak zeuden, horietarik 312 emakume eta ia 800 gizon. 600 baino gehiago Urretxu-Zumarragakoa ziren, 103 Legazpitik eta lagun ugari Azkoitia, Donostia, Ormaiztegi, Beasain, Gasteiz… herrietatik etorriak… guztiak, hego Euskal Herriko lau herrialdeetatik etorriak.

Goizeko 6etan 263 mendizale ausart ibilbide luzea burutzeko Legazpi alderantz atera ziren (55 Km eta 2800 metroko desnibela), hamar ordu geroago hasiera puntura itzultzearren (batzuk ia 14 ordu erabili zituzten). Egindako ibilbidea Aztiria, Otañu, Zerainen diren Aizpitako meategiak, Mutiloko bidegorria, Gabiria, festetan aurkitzen zen Ezkio herria, Izazpi (bere aldapa gogorrenetik igoa), Samiño (lainoa dela-eta, ingurua ikusteko aukerarik eman ez zuena), Oleta eta lokaztegia, Aizpurutxoko oasia, Trekutz, Irimo eta zazpi puntak, eta Santa Barbaratik herrira buelta. Edizio honetan gehitu genuen nobedadea Zerain eta Mutiloko lurrak bisitatu genuela izan zen… seguruenik gure mendizaleek gutxi ezagututako lurrak hain zuzen.

Geroago, 800 mendizale baino gehiagok ibilbide laburrari ekingo zioten: 25 kilometro baino gehiago eta 1600 metroko desnibela igotzean, zaildutako mendizaleentzako ere gogorra egin zitekeen aldapa . Igaraberritik mendizaleek Pagolako lepora igo ziren, Leturi eta Kortaberri baserrietako inguruak ezagutuz, aski ezezagunak ziren inguruak baita urretxu-zumarragarrontzako ere, hain zuzen. Pagolako lepoan bi ibilbideek bat egin zuten (Samiño-Oleta-Aizpurutxo-Trekutz-Irimo).

Tarteka euria egin bazuen ere, eta zenbait bide-zatitan lokatza soberan bazegoen ere, tenperatura ibiltzeko ezinhobea izan zen. Eta seguruenik lasterka egiteko ere bai, zeren eta korrikalariak helmugara uste baino lehenago iritsi ziren.

Urola Garaiko Gurutze Gorriak informatu zigun bezala, irrist egiteagatik zenbait kolpe eta betiko babak izan ziren gertatutako kontu bakarrak: lurorotarikoak eta quad-ak erabiliz ibilbideko puntu desberdinetatik ibili ziren. Ez zen egunean istripu larriegirik gertatu.

Iristean partehartzaileek esandakoaren arabera, aurtengo edizioa egindako ediziorik gogorrenetarikoa izan da, eta halaxe izango zen zeren eta (bai ibilbide luzeko zein laburreko) partehartzaile askok Irimora igo gabe, Aizpurutxotik gora bidegorritik itzultzea erabaki zuten.

Anoa-postuak martxazaleen gustukoak izan zirela uste dugu, beste urteetan baino gutxiago geratu baitzen soberan. Gure formula sekretuarekin osatu genuen "Beitia-bull" bizkogarria ere atseginez hartu zuten: martxazaleek hegan egin zuten berau hartu eta gero.

Ohikoa denez, zenbait gai (bastoiren bat, arropa,...) helmugara ekarri zituzten. Beren jabeek Ostadar Mendi Taldearen egoitzan (Zumarragako Kultur Etxean) eskatu ahal izango dituzte. Bestalde, desagertu zen zakur bat ere aipatu behar dugu. Zakur-eme zuri-marroia da eta "Mecano" du izena. Leturi baserrien inguruan galdu zen.

Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen: kontroletan, anoa-postuetan, markatze-prozesuan, eskoba-lanetan, masaje ematen... eta abarretan aritu ziren 80 kolaboratzaile baino gehiagori, lan eta umore onez egin ahal izan zuten posible inguruko kirol-gertakari garrantzitsuenetako hau.

Eta nola ez, parte hartu zuten mendizale guztiei ere esker mila, etortzerik ezin izan zutenei ere bai, izan ere, era honetan bizirik mantendu dugu beste urtebetez Iñaki gure memorian.

Datuak:

  • 1108 partehartzaile. 928 aurretik izena emanak, 180 igande berean etorriak.
  • 312 emakume, 796 gizon
  • 263 luzean, 845 laburrean
  • 318 Urretxutik, 295 Zumarragatik, 103 Legazpitik, 53 Azkoitiatik, 39 Donostiatik, 27 Ormaiztegitik, 25 Beasaindik, 19 Gasteiztik, 9 Ezkio-Itsasotik….

Datozen egunetan, igandean ateratako argazki eta bideoak eskura jarriko ditugu http://www.beitia.org webgunean.


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bi bider zortzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.