2011/05/16

Iñaki Beitiaren omenezko mendi-martxaren XV edizioa

Zehatz-mehatz 1300 mendizalek zuten igande honetan Beitia mendi-martxan elkartzeko ordua. Ondoren 32 kilometro luze den ibilbidea eta 2300 metroko desnibela. Goizeko 7:00ak eta 8:00ak artean irten ziren Beloki mendirako bidean, ibiltzeko tenperatura eta giro ezin egokiagoa egiten zuelarik. Bata bestearen atzetik ondoren igo zuten Izazpi mendiko azken malda gogorra, bertan zegoela instalatuta lehen kontrola. Handik denbora gutxira Pagotxoetako lehen anoa-postua hartu zuten, Samiñoko erripei aurre egitearen indarrak hartzeko baita ere ostera Aizpurutxora jaisteko, bertan ziren auzo-lagunek abegitsu hartu zituztelarik. Baina bertan saldarik gabe, gauez "galdu" baitzen eta hala esan beharra dago, lehen 15 urtetan hauxe izan da saldarik eskaini ez den lehen edizioa. Eguerdian tarteka-marteka euria egiten hasi zuen, eta euriak lagundu zituen martxazaleok Trekutzerako bidean, eta Irimoko kontrolean. Prozesio luzean, 1000 lagun baino gehiago helmugara iritsi ziren azkenik. Aizpurutxotik helmugara bidea moztea erabaki zuten 125 ibiltarientzako, antolakuntzak anoa-postu likido bat prestaturik zuen Urruztiko tuneletan, eta egia esan hauek ere gustura hartu zuten eskainitako edaria.

Parte-hartzaileei dagokionez, 1300etatik, 630 Urretxu eta Zumarragakoa ziren. Beste 95 Legazpikoak, 50 Azkoitiatik etorriak, 44 Donostiakoak, beste 40 Gasteizkoak eta inguru herrietako ehunka beste mendizale. Ez-ohikoa bada ere, Iparraldeko lagunak ere izan genituen, bi madrildar, zaragozar bat, burgostarrak, logroñoarrak... baita estatubatuar bat ere.

Emakumeen parte-hartzea handitzen ari da urtez urte, eta aurten 346 izan dira parte hartu duten emakumeak.

Aurten XV. edizioa ospatu dugunez, antolatzaileok 15 martxak egin dituzten mendizaleak omendu nahi izan genituen. Halaxe, helmugara iristean Xabier Goenaga, Mauri Ojanguren, Luis Urzelai, Bakarne Basurto eta Mikel Telleriak "Nik 15ak" inprimaturik zuen elastikoa jaso eta harrotasunez erakutsi zuten.

Korrikalariek 3 ordu t'erditan bete zuten egin beharreko denbora, baina gehiengo handi batek lasai hartu zuen egitekoa eta 6 eta 9 ordu artean behar izan zuten ibilbidea osatzeko.

Ez zen istripu edo gertakizun larririk gertatu Gurutze Gorriak esan digunez: beraiek beti bezala agerian izan ziren martxako hainbat puntutan.

Bestalde ere dirudienez martxa bakarreko formula berria ondo hartu izan zen mendizaleen artean, dena dela ere antolakuntzak iritzi guztiak kontuan hartuko ditu datorren urteko edizioa antolatu baino lehen. Bestaldetik, nabaria da La Salle eta Lizeoko jolastokietan kokatutako aparkalekuak ezin hobeto etorri direla beste behin ere (eskerrik asko hauek erabiltzen uzteagatik), izan ere 140 ibilgailuk erabili zituzten hauek aparkaleku gisa.

Gogoratu bestalde ere, elastikorik jaso ez zenutenoi 15-20 egun barru jasoko dituzuela eta horretarako zuekin harremanetan jarriko garela.

Eskerrik anitz parte hartzaile guztiei, kolaboratzaileei eta lagundu izan diguten enpresa eta entitate guztiei. Juanitok helmugara nekaturik iristean, esan zuen bezala, "Iñakik hau eta gehiago merezi zuen".

------------------------------

Hemen herriz herri estatistikak... oso interesgarriak. Ondo adierazten dute toki askotatik datozkigula mendizaleak... Guztira 1300 lagun.

  • Zumarraga - 345 lagun
  • Urretxu - 285
  • Legazpi - 96

___________

  • Goierri eskualdetik - guztira (859) - non herriak hauek diren (Ataun, Beasain, Brinkola, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Ordizia, Legazpi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga).
  • Urola-Kosta (108, non Azkoititik 59, Azpeititik 33...)
  • Goienatik (94 lagun)

___________

  • Gipuzkoatik (1188 - 44 Donostiatik etorri ziren, Tolosa, Irun, Orereta, Azkoitia)
  • Arabatik (48, non 38 Gasteiz, Agurain, Amurrio ...)
  • Bizkaitik (40 - Bilbo, Durango, Zaldibar, Etxabarri, Elorrio, Portugalete, Barakaldo, Abadiño, Bermeo, Barakaldo... )
  • Nafarroatik (5 - Iruñea, Etxarri-Aranatz, Altsasu,...)
  • Iparraldetik (8, Lapurdi eta Nafarroa Beheretik - Jatsu, Irisarri, Baiona, Baigorri eta Angelutik)
  • Euskal Herritik kanpo ere 11 (Madrid, Leganes, Zaragoza, Miranda de Ebro, Villanueva de Mena -Burgos-, Logroño, AEB eta Alemaniatik)

Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, hiru gehi bederatzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.