2015/06/01

Biharamuneko datuak

Datuak:

Izen emandakoak: 1080 lagun, 763 gizonezko eta 317 emakumezko (%34). Gehienak, jakina, Urretxu eta Zumarragakoak (593), azkoitiarrak 78 (legazpiarrei aurre hartu dietenak), legazpiarrak, 64. Kontuan hartzekoa da 21 gasteiztar eta 29 bizkaitar ere izan zirela gure artean. Bitxikeria moduan, 4 lagun Bartzelonakoak eta beste bat Granadakoa ere izan ziren irteeran.

Martxa egunean 189 lagunek eman zuten izena.

Eguraldia, ordainezina. Eguzkitsua, aparteko eguraldia ibiltzeko eta haize gozoa goian.

Zenbait pasadizo:

Eskoba taldekoak atera eta ordu erdira (8:05 inguruan) Errenteriatik trenez etorritako hondurastar bat azaldu zen Irimora joan nahi zuela esanez eta mesedez txartelari zigilua jartzeko eskatuz. Adierazi genion iristen zenean (iristen bazen, izan ere ez zekien bidea eta bide markak zegoeneko kenduta zeuden) kontrola kenduta egongo zela. Hala eta guztiz ere Irimorako bidea hartu zuen, ez genuen berriro ikusi.

Bartzelonatik alemaniar bikote bat etorri zen eta Trekutzen euren ahalegina bertan behera uzteko eskatu genien, oso mantso, mantsoegi baitzihoazen. Euskaraz eta gaztelaniaz ez zekitenez gero, eta ingurukoek ez ingelesa ez alemana hitz egiten ez zutenez gero, itzultzaile bat aurkitu behar izan genuen telefonoz egoera azaltzeko. Aizpurutxora eraman genituen eta helmugara bidegorritik etorri ziren. Behin helmugan, oso gustura egon ziren.

Lerdoren batzuk jendea nahaste aldera zintak aldatu egin zituzten zenbait tokitan. Eskerrik asko, zuek bai jatorrak!

Ez genuen istripurik izan. Gurutze Gorriakoek lehendik izandako lesioek eragindako eragozpenak medio bi pertsona jaso behar izan zituzten. Bestela, ohiko kontuak, babak, urratuak.

Helmugan Beitia Culinary Center-eko sukaldariek "patata bravak oilasko hegoekin eta Beitia saltsarekin" prestatu zuten; ederra egongo zen, mila arrazioa jan baitziren. Anoa postuetan mugimendu latza izan zen, dirudienez parte-hartzaileak gustura asko aritu ziren. Soberan geratutakoa, urtero legez, ongintzazko erakunde batera bideratu genuen.

Aurtengo edizioan gure erronka bat izan da hondakinak bereizita jasotzea, Jakin bagenekien zuen laguntza izango genuela eta horrela izan zen, kontzientziazio eredu izan zarete. Datorren urtean gehiago eta hobeto.

Hasi rallyrako argazkiak bidaltzen, epea ekainaren 9an amaitzen da.

Kamiseta jaso gabe geratu zirenekin telefonoz jarriko gara harremanetan noiz eta non jasoko duten hitzartzeko. Agortutakoen eskaera berria egin beharko dugu, eta, ondorioz, pìttin bat itxoin beharko da.


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bi gehi bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.