2016/05/23

Biharamuneko datuak

Iganderako iragarrita ziren eguraldi iragarpen kaxkarren aurrean, atseginez hartu genuen goizeko lehen orduetan mendizaleak irteera gunera etortzen ikustean. Goizeko 6:00etako irteera egin baino lehen, baziren ilaran ziren mendizaleak txartela hartzearren, eta 6:00etan dagoeneko ia 250 mendizale ziren 45 kilometro eta 2400 metro desnibela positiboko ibilbide luzea osatzeko irten ziren mendizaleak. Gauza bera gertatu zen 7:00etan, ibilbide ertainerako (421 lagun 31 kilometro eta 1800 metroko desnibelari aurre egitekoak), baita laburragoan ere (363 mendizale, 21 kilometro eta 1300 metroko desnibelarekin).

1091 izan ziren izena eman zutenak, horietarik 361 emakume (euren partehartzea gorantz ari da egiten). Gehienak Urretxu-Zumarragakoak (601), Azkoitikoak (76) eta Legazpikoak (56). Bitxia izan zen Granadako 4 lagunen parte-hartzea, Jaengo batena, baita 4 lapurtarrena ere. Gainerakoek Zero Lerroa osatzen zuten, arrazoi desberdinengatik parte hartu ezinik martxan parte hartu nahi zutenak.

Irteera unetan eguraldia balekoa izan bazen, goizeko 9:00etan euria egiten gogor hasi zuen, lurrazala eta partaideen arropa bustiz eta lokaztuz, baina ez euren gogoa. 797 lagun etorri baitziren helmugara euren txartelak zigilatzera. Beitia martxako txef sukaldariek indarrak errekuperatzeko aukera eman zieten, patata tortillako pintxo ederrak eman zizkieten-eta. Oro har, zera komentatzen zen, egoera hauetan (hotza, euria) ibilbidea gogorra egin zitzaiela.

Meritu handia egoera kaxkarretan lagundu behar izan zuten kolaboratzaileena, bai horixe.

Izazpira igotzen gertatu zen mendizale baten eroria da osasunari buruz berri txarra, eskumuturra hautsi baitzizaion. Gurutze Gorriko lagunek ospitalera eraman zuten, eta operatu dezaten zain dago. Antolakuntzatik animo guztiak eman nahi dizkiogu.

Berritasun gisa, esan, zenbait anoa-postutan arroz-orez egindako edalontzi konpostagarriak erabili genituela; ingurumenarekin lagukoiago izatea espero dugu.

Gogoratu ere kamisetarik gabe joan ziren lagun guztiek eurena jasoko dutela falta direnak iristen zaizkigunean. Aurten denbora laburraren ondoren etorriko direlakoan gaude. Baita ere, jakizue, antolakuntzak hainbat objeku aurkitu zituela: bastoi bat, erloju bat, txano bat, giltza batzuk, eskularru bat,...

Partehartzaileei eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen; laguntzaileei ere gauza bera, euren umore onari esker martxa hau berezia egiten dutelako. Hori bai, Iñaki Beitia lagunari diogun maitasunak lagunduta. Bejondeizula!!!

Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bost gehi sei .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.