2017/05/22

Biharamuneko datuak

Igandean, maiatzak 21, Iñaki Beitiaren omenezko XXI. Mendi Martxa izan da.

1068 izena emandakoak, 721 gizonezko eta 347 emakumezko (%32). Ibilbidea 34 km. luzekoa eta 1800 metroko desnibelekoa zen. Zenbat lagun irten ziren ez dakigun arren, badakigu jakin Elosumenditik 920 mendizale inguru pasatu zirela.

Mendizaleen jatorriaren gaineko datuak:

562 Urretxu eta Zumarragakoak ziren; 100 Azkoitikoak, 48 Legazpikoak, 33 Azpeitikoak, 27 Beasaingoak, 21 Bergarakoak, 21 Ormaiztegikoak, 18 Ordiziakoak, 17 Donostiakoak, 17 Oñatikoak, 13 Gasteizkoak...

Bezperan 840 lagun ziren izena emandakoak baina, behin eguraldi ona zetorrela ikusita, egun berean 200 lagunetik gora eman zuten izena.

Eguraldi bikaina izan genuen, bero egiten bazuen ere, goialdean haize fresko atsegina baitzebilen. Zoruaren egoera onari esker ez genuen istripurik izan. Haatik, 34 kilometro ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula eta, ondorioz, Gurutze Gorriak zenbait mendizale, nekeak jota, anbulatoriora eraman behar izan zituen.

Gure zorionik beroenak parte hartzaile guztiei: Ibilaldi osoa egin zutenei, saiatu zirenei eta, euren mugen jakitun izan arren, Iñaki buruan dugula urtero antolatzen dugun mendizaletasunaren eta euskararen aldeko festa honetan parte hartu zuen orori.

Amaitzeko, gure eskerrik zintzoena eman nahi diegu egun hori guztion gustuko izateko euren denbora librearen zati bat eskaintzen duten 100dik gora boluntarioei.

Bejondeizula, Iñaki!!!


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, sei bider bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.