2022/05/23

2022ko edizioa. Biharamuneko datuak

Arrazoi birikoak direla medio bi urteko etenaldia hartu ondoren, ohiko mendizaleekin egin dugu topo Iñaki Beitiaren omenezko mendi ibilaldian, eguraldi ona lagun.

Edizio honetan hain zuzen, 1180 pertsona apuntatu dira, eta 900 inguruk txartela zigilatu dute helmugan. 437 (%37,3) emakume izan ditugu lagun, gure historian jaso izan dugun zifrarik altuena izanik. Parte-hartzaileen erdiak baino gehiago Urretxu eta Zumarragakoak izan dira, eta atentzioa ematen du azkoitiar kopuru handiak (154). Anekdota gisa, granadarren kopurua bikoiztu egin dela, bi izatetik lau izatera pasatu dira-eta. Era berean nabarmendu beharko genuke Internet bidez apuntatutako martxisten kopurua (476).

Laurogehieta bi (82) urteko mendizale batek inolako arazorik gabe amaitu du martxa. Eta neska gazte bat zigilatzeko txartela galduta, kontroletako zigiluak jaso ditu besaurrean. Horiek bai kasta!

Beroak parte-hartzaileen artean eragin ditzakeen kalteen kezka gorabehera, Gurutze Gorriak azaldu digunez, ia ez da gorabeherarik izan. Estalia eta sargori behealdean, garbia baina haizetsu goialdean, martxalariek Izazpi gainera igo dira, eta ondoren Pagotxoeta, Samiño, Oñamendi (bertan 2021ean Iñakiren 25. urteurrenean jarritako txartel-ontzia ezagutu dutelarik), Oleta, eta martxaren bihotzera jaitsi ondoren, Aizpurutxora iritsi dira, eta han ezin hobeto artatuak izan dira bertako anoa-gunean. Batzuk Helmugara bidegorritik itzuli dira, baina gehienak Elosura eta Trekutzera igo dira gero, Irimon amaitzeko bisitatutako gainen zerrenda.

Helmugan parte-hartzaile gehien izan dituen ordu-tartea 7 eta 8 ordu artekoa izan da, nahiz eta lehendabizi iritsi denak zerbait gutxixeagoko denboran egin duen (3,5 ordu).

Giroa bikaina izan da, hala adierazi digute parte-hartzaileek helmugara iristean.

Mendiko materiala zozketatu dugu (baita egonaldi bat ere landetxe batean), 1200 txitxi-burruntzi banatu dira, ehunka litro likido, salda eta txorizo Aizpurutxon. Hori guztia beren denbora librean eskuzabaltasun eta gizatasunez eskaini duten dozenaka boluntarioei esker, 1997az geroztik Iñaki Beitia lagun eta lankide handiari egiten ari garen omenaldi txiki honetan. Bejoindeizula Iñaki.


Editore erabiltzailea: admin |  Permalink  |  Erantzunak (0) |  Erantzun mezu honi

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

Blog honetan erantzunak egiten duen orori errespetuz egitea eskatzen zaio. Beitia mendi martxak bere gain hartzen du eskubidea bere iritziz ez egokitzat hartuko lukeen erantzun oro blog honetatik ezabatzeko.

Izarrez markatutako eremuak bete behar dira.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena: (*)
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua: (*)
Idatzitako testua: (*)
Testuaren gorputza nola idatzi:
SPAMaren kontrako filtroa: (*)

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, sei gehi bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21

Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]

Zure datuak sartu baino lehen, irakur ezazu WEBgune honen Pribatutasun Politika.