Mendi-martxako argazkien I. Iņaki Beitia Rallya

Arauak

PARTE-HARTZAILEAK: Martxaren barruan izena emanda dagoen edozeinek har dezake parte.

GAIA: ASKEA, martxaren barruan ateratako edozein argazki, martxarekin zerikusia duen edozein gai duelarik (mendigoizaleak, giroa, paisaiak, ...).

LANAK: Gehienezko hiru argazki aurkeztu ahal izango dira, JPEG formatuan aurkeztuak. Irudiek formatu etzanean (horizontalean) 1024 pixeleko luzera izan beharko dute alderik luzeenean, formatu bertikaleko argazkietan alderik luzeenak 768 pixeleko luzera izango duen artean: argazki guztiek gehienezko 100 ppp-ko bereizmena izan beharko dute.

JASOTZEKO EPEA: Argazkiak jasotzeko epea, maiatzaren 31ko gaueko 24:00 orduak arte.

AURKEZPENA: Aurkezpena bi urrats jarraituta egingo da:

  • Datu-orria betetzea. Egileak gure webgunean (http://www.beitia.org) kokaturik dagoen DATU-ORRIAn ondoko datuak beteko ditu (egilearen izen-abizenak, herria, probintzia, telefono zenbakia, posta elektronikoa,...) baita aurkeztu dituen argazkien zerrenda zenbakitua, argazkien titulua (hautazko datua).

  • Argazkiak e-mailez bidaltzea. Ostera, datu-orrian aipatutako argazkiak eta datu-orrian idatzitako posta elektroniko helbidetik rallya@beitia.org helbideko postontzira igorriko ditu, horrela prozesu osoa betez.

EPAIMAHAIA: Argazkigintzan ezagun eta aditu diren 3 pertsonek osatuko dute. Euren ebazpena apelaezina izango da eta behar izanez gero, gerta litekeen edozein gertakariren aurrean erabakiko dute.

SARIAK: Irudi onenari emango zaio egongo den sari bakarra. Bi lagunentzako afaria jatetxe on batean.

ERAKUSKETA: Saritutako lanak eta lehiaketan aurkeztutako lanen aukeraketa bat Beitia Mendi-martxaren webgunean http://www.beitia.org erakutsiko dira.

OHARRAK: Antolakuntzak aurkeztutako lanen kopiak egin ahal izango ditu, diru asmo xederik gabe rallya ezagutaraztearren, argazkien egileen izenak beti jakinaraziko direlarik. Aurkeztutako lanen gainean beste hirugarrengoren eskubideak ez daudenik guztiz erantzule izango dira parte-hartzaileak, baita aurkeztutako lanen gainean erreklamaziorik egiten bada ere. Antolakuntzak epaimahaikideen gainean uzten du aurkeztutako lanek izan lezaketen edozein manipulazio digitaleko azterketaren ondorengo balorazioa. Antolakuntzak aurkeztutako lanak ahal duen arreta handienez zainduko ditu, baina aldi berean ez du bere gain hartuko lanak galdu edo hondatzen badira sortutako erantzukizunik. Lehiaketa honetan parte hartzeak goian aipatutako oinarri guztiak onartzen direla ondorioztatzen du.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean DBLO) betez, jakinarazten dizugu Beitia Mendi-martxari ematen dizkiozun izaera pertsonaleko datuak isilpean tratatuak izango direla eta OSTADAR Mendi Taldearen titularitateko fitxategi batean, behar bezala erregistratua dagoena, sartuak izango direla. Jasotako datu pertsonalak parte-hartzaileen identitatea kudeatzeko soilik erabiliko dira. Era berean, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezula, DBLO-ren arabera, helbide honetara email bat igorrita: [ostadar@ostadar.org].