Mendi-martxako argazkien I. Iņaki Beitia Rallya

Mendi-martxako argazkien I. Iņaki Beitia Rallya -Ebazpena

Joan den Iņaki Beitiaren omenezko mendi-martxaren edizioan, lehen argazki rallyaren antolakuntza nobedade bezala aurkeztu zen.

Martxaren egunean, eguraldiaren baldintzek ez zieten lagundu hainbat partaideri argazkiak ateratzeko animatzera, are gutxiago argazkiak bidali zizkiguten lagunei.

Horrexegatik askoz meritu handiagoa du jasotako partaidetzak, eta parte hartu duten lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Denek dute meritua baina soilik lagun bakar batek jaso dezake saria. Epai-mahaiak, deliberazio zail baten ostean, herriko jatetxe ezagun batean bi lagunentzako afaria Rosa Eva Calvori ematea erabaki zuen, Rosa Evak Irimoko gurutzearen inguruetan ateratako argazkiari esker.

Zorionak irabazleari eta eskerrik asko berriz parte-hartzaile guztiei.


1. saria

Saria, Zumarragako Iburreta jatetxean 2 lagunentzako bazkaria edo afaria izan da. Saria, abenduaren 12an banatu zen. Zorionak Rosa Evari lortutako sariarengatik!


1. sariaren banaketa